Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 15-05-2023

Hirian zehar 6 komun publiko jartzeko lanak azken fasean sartuko dira

Hirian zehar 6 komun publiko jartzeko lanak azken fasean sartuko dira

Guadalupen, Martxoak 8 plazan, Europa Ibilbidean, San Juan de Diosen, Mendelun eta Amuten instalatzen ari dira.

Udalak iaz lehiaketa publikoan atera ondoren, martxo hasieran sei komun publiko instalatzeko obrei ekin zitzaien. Horrela adierazi du Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuen zinegotziak.

“Proiektu honekin oso urrats garrantzitsua ematen dugu, izan ere Hondarribiak hamar komun publiko izango ditu hirian zehar” zehaztu du Carrion zinegotziak.

“Ia bukatzen ari da komunak instalatzeko obra zibila, eta orain batetik IBERDROLArekin ari gara lanean, hornidurei alta emateko, eta bestetik komun publikoen garbiketarekin ari gara. Asmoa da aste batzuetan martxan egotea herritarrek eta bisitatzen gaituztenek erabiltzeko.

Sei komun kabina izango dira,, autogarbigarriak, erabilera mistokoak, eta mugikortasun urritua duten pertsonei egokituak. Guztiek kanpoaldean pixaleku anizkoitza eta babes manpara izango dituzte. Erabiliko diren materialak kalitate handikoak, iragazgaitzak, eraso bandalikoen aurkakoak, eta higadurarekiko erresistenteak izango dira” amaitu du Carrionek.


leer más itzuli