Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-04-2022

Udalak atsekabe handia adierazi nahi du Bidasoako uretan atzo itota agertu zen pertsona migratzailearen heriotzagatik

Udalak atsekabe handia adierazi nahi du Bidasoako uretan atzo itota agertu zen pertsona migratzailearen heriotzagatik


Martxoaren 12an Hendaiara Bidasoan barrena igerika pasatzen saiatu zen pertsona migratzaile baten gorpua atzo Behobia ingurua agertu zela eta, Hondarribiko Udalak bere atsekabe handia adierazi nahi du eta doluminak eman nahi dizkie ingurukoei eta etxekoei. 

Era berean, deitoratu egiten du gertakari lazgarri hau, pertsona migratzaileek bizi duten injustizia-egoeraren ondorioa baita, eta Hondarribiak, Bidasoaldeak, Gipuzkoak eta Euskadik bezala, pertsona zaurgarrienen beharrei erantzuten lagundu nahi diela adierazi nahi du. Gertaera dramatiko horrek migratzaileentzako korridore humanitario seguruak irekitzea eskatzen du.

Gerrak Ukraina kolpatzen duen egun hauetan, milioika pertsonen ihesa eraginez, ezin dugu ahaztu Europarako bidea jarraitu nahi duten migratzaileek bizi duten drama.

Erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioa, ahal bada, inoiz baino garrantzitsuagoa da, eta Hondarribiko Udalak laguntzen jarraituko du pertsona ahulenen beharrei erantzuteko.

leer más itzuli