Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-04-2022

Udalak oso positibotzat jo du asteheneko Itzuliaren etaparen antolamentu eta hedapena

Udalak oso positibotzat jo du asteheneko Itzuliaren etaparen antolamentu eta hedapena

Udalak balorazio oso positiboa egin du astelehenean egin zen Itzuliaren lehen etaparen antolamentu eta hedapenaren inguruan. Hala esan du María Serranok, Hondarribiko Udaleko Sustapen Ekonomiko eta Turismoko zinegotziak.

“Astelehena egun bikaina izan zen Hondarribiarentzat. Kirol mailan, lehen mailako kirol ikuskizun bat eskaini ahal izatea, eta nola ez, Hondarribiaren irudia eta aberastasunak kanpora zabaldu ahal izatea positibotzat baino gehiago baloratu behar dugula uste dut. Proiektu honetan murgiltzea erabaki genuenean ezarritako helburuak bete ditugu, eta hori argi eta garbi esan dezakegu.

Antolaketa-lanak hilabeteak eman ditu, Udaleko sailen eta Itzuliaren antolatzaileen artean koordinazio handia egon da, eta emaitza oso positiboa izan dela argi dago.

Eskerrak eman nahi dizkiet zentzu guztietan jardunaldi biribila izan zedin lan egin duten pertsona guztiei. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiet herritarrei Itzuliaren aurretik eta etapan izan duten portaeragatik. Itzuliaren irteera eta helmuga izateak dakarren mugimendu guztia egiaztatu ahal izan dugu, trafikoan eragin handia izan baitu, eta herritarrek erabat errespetatu dute.

Udalak ahalegin berezia egin du herritarrei komunikatzeko, eta horrek bere fruituak eman dituela uste dut, trafiko-aldaketekin webgune espezifiko bat sortzetik hasi eta eragindako atarietan postontzietan banatzeraino, prentsako eta sare sozialetako kanpainaraino, oso emaitza onak izan dituela uste dut”, amaitu du Serranok.

leer más itzuli