Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-02-2022

Haur parke bat estaltzeko proposamena izan da bozka gehien jaso dituena

Haur parke bat estaltzeko proposamena izan da bozka gehien jaso dituena

710 hondarribiarrek parte hartu dute Udalak positiboki baloratu duen ekimenean.

Udalak abian jarritako aurrekontu partehartzaileen prozesuan, herrian zehar haur parke bat estaltzea izan da bozka gehien izan dituena. Hala eman du aditzera Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotziak.

“710 hondarribiarrek eman dute botoa, eta bozken %35 haur parke bat estaltzearen aldekoak atera dira. Udaletik orain aztertzen ari gara Hondarribian dauden 15 haur parkeetatik zein aukeratu daiteken erizpide desberdinak jarraituz”.

“Eskerrak eman nahi dizkiet prozesuan parte hartu duten 710 hondarribiarrei. Halako lehen esperientzia izateko uste dut balorazio positiboa egin behar dugula. Bozken %35 haur parke bat estaltzeko izan dira, %29 Amuteko frontoia estaltzeko, Pumpo Track bat eraikitzeko %17, San Markos parkean eskuhartzeak %13 eta txakurrentzat aisialdi gune bat eraikitzea %6k aukeratu dute.

Gogoratu nahi dut bozketa on line egin dela udal web gunean, eta horrekin batera herriko auzo desberdinetan Udaletik erreztasunak eskaini ditugula botaketan ahalik eta herritar gehienek parte har zezaten.

Hurrengo urratsak
“Orain Udalean aztertzen ari gara, kriterio desberdinak jarraituz, zein izan daiteken haur parkerik egokiena estalpe bat jartzeko. Udal teknikariekin ari gara lanean zentzu horretan, eta era berean, proiektu bat enkargutuko dugu.

Proiektu honek emango digu informazio gehiago, eta horren arabera, apirilean egin ohi dugun lehen kreditu aldaketan, beharrekoza den kopurua jarriko dugu hitza emanda dugun haur parke bat estaltzeko lanak hasteko” gehitu du Serranok. Asmoa 2022. urtean obrak burutzea da.

leer más itzuli