Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-12-2021

Hondarribiko Gabonaldia' herrian kontsumitzen jarraitzeko

Hondarribiko Gabonaldia' herrian kontsumitzen jarraitzeko

Gaurtik aurrera Hondarribiko Gabonaldia 2021 abian da. Udalak, Hondarribiko saltoki eta zerbitzuekin batera, bertan kontsumitzeko kanpaina berria martxan jarriko du. Aurkezpena San Pedro kalean egin berri da, eta han izan dira Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako eta Merkataritzako zinegotzia, eta Hondarribiko merkatari ugari.

Gaurtik aurrera Hondarribiko Gabonaldia 2021 abian da. Udalak, Hondarribiko saltoki eta zerbitzuekin batera, bertan kontsumitzeko kanpaina berria martxan jarriko du. Aurkezpena San Pedro kalean egin berri da, eta han izan dira Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako eta Merkataritzako zinegotzia, eta Hondarribiko merkatari ugari.

“Denon helburua argia da. Hondarribiko merkatariak berritasunarekin, aniztasunarekin, gertutasunarekin eta kalitatearekin lotzea, eta Gabon hauetan, hondarribiarrek Hondarribian kontsumitzea” esan du Serrano zinegotziak.
“Merkataritza txikia bereizi egin behar da, bezeroei balio handiagoa ematen saiatuz. Hala,  Hondarribian Gabonetako giroa sortzen lagundu nahi dugu eta tokiko kontsumoa sustatu pizgarrien bidez.

“31 saltokik parte hartuko dute eta kontutan hartzeko zifra dugu hori. Parte hartzen duten saltokientzako kartelak, zozketarako hautestontzia eta Gabonetako dekorazioa helarazi dugu. Hortaz gain, abenduaren 27rako Gabonaldiko Festa antolatu dugu, kanpainan parte hartuko duten merkatarien oparien zozketa gabonetako giroan, haurrentzako jarduerak eta bestelako ezustekoekin” gehitu du Maria Serranok.

Opari bana egunero
Abenduaren 1etik 25era herritarrak eta bisitariak saltokietan erostera animatuko duten ideiak abian jarri ditugu, horretarako sare sozialak erabiliko direlarik. Proposatzen den kanpaina ‘adviento’ egutegiaren kontzeptuaren ingurukoa da. Mezu hori abenduaren 1ean estreinatuko dugu, eta abenduaren 25era arteko egun guztietan jakinaraziko da. Egunero parte hartzen duten 31 saltokietako baten opari bat zozketatuko da”.

Parte hartzen duten saltokietan erositako 20  euro bakoitzeko, kontsumitzaileek txartel bat jasoko dute, kanpainaren amaieran, abenduaren 27an, ekitaldian zozketatuko diren sarietako bat (saltoki parte-hartzaile bakoitzeko opari bat) irabazteko aukera emango diena.

Sare sozialak ere opariz beteko dira gabonetarako, egunero hilabete horretan zozketatuko den oparietako bat erakutsiko baita.

Merkatarien arten, Lamiarri Tatoo Studio-ko Telmo Iridoy pozik agertu da “halako ekimenekin denok irabazten dugulako. Lankidetza giroa ikusten dut Hondarribian bertoko bizilagunek hemen kontsumitu dezaten eta hori ona dela uste dut. Halako kanpainek asko laguntzen dute denok bilatzen dugun helburua lortzeko”.

leer más itzuli