Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-12-2021

Presa I-ean 66 alokairuko etxebizitza publiko eraikitzeko hitzarmena onartzea proposatuko du Udal Gobernuak hurrengo udalbatzan

Presa I-ean 66 alokairuko etxebizitza publiko eraikitzeko hitzarmena onartzea proposatuko du Udal Gobernuak hurrengo udalbatzan

66 etxebizitzaz gain, 55 aparkaleku eta 260 metro koadroko merkataritza-lokal bat eraikiko da.

Hondarribiko udal gobernuak eta VISESAk lortutako adostasunari esker, Presa I eremuan 66 alokairurako babes ofizialeko etxebizitza bere garaje eta trastelekuekin, 55 aparkaleku eta 260 metro koadroko merkataritzarako lokal bat eraikitzea proposatuko zaio udalbatzari abenduaren 16ko bileran. Udalbatzan onartuz gero, hurrengo asteotan sinatuko da hitzarmenaren aldaketa eta abian hasiko da etxebizitza publikoaren promozioa. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak prentsaurrekoan.

“Gogoratu nahi dut 2018ko azaroaren 12an lankidetza hitzarmen bat sinatu genuela Udalak eta VISESAk, eremu hauetan 84 etxebizitza eta errotaziorako aparkalekua egiteko” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak. “Halere, egindako ikerketa geotekniko berriek erakutsitakoek eta 2020ko ekainean Hiri Antolamendurako Plan Orokorra bertan behera geratzearen ondorioz arau subsidiarioetara egokitu behar izateak proiektua ezinbestean aldatzea eragin dute.

Ordutik aurrera lan bilera asko egin ditugu Visesarekin proiektua baldintza berrietara moldatzeko eta hitzarmenaren aldaketa adostu dugu. Horixe da hain zuzen datorren astean udalerria batzordean aztertu eta abenduaren 16an udalbatzan onartzea proposatuko dena”.

66 etxebizitza, 55 aparkaleku eta lokal komertzial bat
“Lortu dugun akordioaren arabera, Biteri Ikastetxearen aurrean dagoen Presa I eremuan, babes ofizialeko 66 alokairuko etxebizitza eraikiko dira, gero Alokabidek kudeatuko dituenak. Etxebizitza bakoitzak bere garaje eta trastelekua izango du. 66 garaje horietaz gain, azalean 55 aparkaleku eraikiko dira, eta 260 metro koadroko merkatal lokal bat sortuko da. Berri oso pozgarria dela uste dut” gehitu du Alkateak.
“Datozen asteotan bi aldeok hitzarmena sinatuko dugu, eta eraikuntza lanak 2022. urtean hasi eta 2024rako bukatzea da gure asmoa. VISESAk eraikiko ditu eta berea da lehiaketa deitzeko ardura”.

“Udal Gobernu honek bere Agintaldi Planean etxebizitza publikoaren aldeko apustua argi egina du, eta hitzarmen hau Gobernu honen asmoen isla argia da” amaitu du Sagarzazu Alkateak.

leer más itzuli