Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 18-10-2021

Udalak 200.000 jarriko ditu herriko dendetan bonoen bidez gastatu eta bertako ekonomia indartzeko

Udalak 200.000 jarriko ditu herriko dendetan bonoen bidez gastatu eta bertako ekonomia indartzeko

Merkataritzara zuzenduta dago, eta ezinbestekoa izango da saltokiek astelehenetik izena ematea https://www.euskadibonodenda.eus/ web orrian.

Bigarren aldiz, Hondarribiko Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen “Euskadi Bonodenda’  kanpainarekin. Horretarako, 200.000 euroko ekarpena egin du Hondarribiko establezimenduetan kontsumitzeko. Hala jakinarazi dute prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak eta Maria Serrano Merkataritza eta Ekonomia Sustapeneko Zinegotziak. Iaz beste 300.000 euro bideratu zituen Udalak helburu berarekin, 150.000 euro merkataritzan eta beste hainbat ostalaritza eta turismoan.

"Hondarribiko Udalak ahaleginak eta baliabideak batu nahi izan ditu Eusko Jaurlaritzatik abian jarri den Euskadi Bono Dendarekin bat eginez. Kudeaketa-sistema bakarrekin, gauzak asko erreztu egiten ditu, bai Udalarentzat, baita merkatari eta bezeroentzat ere. Iaz oso ongi funtzionatu zuen, arrakastatsua izan zen eta ziur gaude ere aurten hala izango dela, eta horretarako 200.000 euroko ekarpena egin dugu", adierazi du Txomin Sagarzazu alkateak.

"Helburua da programa honi atxikitako Hondarribiko establezimenduetan kontsumoa sustatzea, beren jarduerari eusten laguntzeko, COVID-19ren krisiaren ondorioz jarduera hori kolpatu baita. Badakigu une gogorrak direla, horregatik, Udalak kanpainarekin bat egiten du, kontsumorako pizgarri izan dadin eta gure Hiriak bizirik iraun dezan", gaineratu du Sagarzazuk. “Lehen kanpainak oso emaitza onak eman zituen, ia 10.800 bono trukatu bait ziren herriko 45 dendetan”.

Beharrezko izen-ematea
Maria Serrano Merkataritza eta Ekonomi Sustapen zinegotziak kanpainaren inguruko xehetasun gehiago eman ditu. "200.000 euro bideratuko ditugu Hondarribiko establezimenduetan gastatu ahal izateko. 16 urtetik gorako hondarribiar bakoitzak 5 bono izango ditu kanpainan parte hartzen duten komertzioetan gastatzeko. 30 euroko erosketarekin 10 euroko deskontua egongo da. Horretarako, ezinbestekoa da ekimenarekin bat egitea Eusko Jaurlaritzak emandako plataformaren bidez. Eta hori astelehenetik aurrera egin behar da plataforma batean alta emanda soilik”.

“Hiriko establezimenduak animatu nahi ditut Eusko Jaurlaritzak abian jarritako ekimenarekin bat egin dezaten, eta Hondarribiaren kasuan, Hondarribiko Udalaren 200.000 euroko ekarpen gehigarriarekin. Sare sozialetan eta prentsan kanpaina abian jarriko dugu, eta saltokiekin ere kontaktuan jarri gara", gaineratu du Serranok.
“Behin komertzioek izena eman ondoren, bi epe irekiko dira bonoak erabiltzeko. Urriak 2etik abenduak 5era eta 2022ko urtarrilaren 10etik martxoak 31ra”.

Programan izena eman nahi duten saltokin edo komertzioek honako lotura hau erabili behar dute astelehenetik: https://www.euskadibonodenda.eus/

leer más itzuli