Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 18-10-2021

Udalak bertan behera utzi ditu Portua proiektuan hartutako neurriak, Mugikortasun Mahaiak azaroaren 3an egingo duen hurrengo bilerara arte.

Udalak bertan behera utzi ditu Portua proiektuan hartutako neurriak, Mugikortasun Mahaiak azaroaren 3an egingo duen hurrengo bilerara arte.


“Atzo Udaletxean Hondarribiko merkataritzako ordezkaritza batekin izandako bileraren ondoren, neurriak bertan behera uztea erabaki dugu, borondate onaren seinale gisa eta inplikatutako agente guztien artean eztabaidatu eta hobetu ahal izateko”, dio Txomin Sagarzazu alkateak.

“Autokritika egiten dugu, ez dugulako asmatu komunikatzeko eta abian jartzeko moduetan. Zalaparta handia eta iritzi desberdinak daude; horregatik, komeni da neurrien ezarpena atzeratzea, guztion artean hitz egin dezagun hilaren 3an”.

“Duela lau urte sortu zen Mugikortasun Mahaiaren bederatzigarren bilera izango da, eta ordutik mugikortasunarekin lotutako hainbat erabaki garrantzitsu hartu dira, gehiengoaren babesa izan dutenak” amaitu du Sagarzazuk.

leer más itzuli