Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 18-10-2021

Txomin Sagarzazu Alkateak Miramon-go Parke Teknologikoaren handitzea Hondarribiko lurretan izatea proposatu du

Txomin Sagarzazu Alkateak Miramon-go Parke Teknologikoaren handitzea Hondarribiko lurretan izatea proposatu du


Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak alkatearen proposamena aztertzeko konpromisoa hartu zuten ostiralean Udaletxean egindako bileran.

- Parkearen zuzendaritzak bere egiten du Miramongoaren konplemetarioa izango litzateken kanpus teknologikoaren diseinua

Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoak etorkizunean Hondarribiko lurzoruan dagoen Zubietako lursailetara zabaltzeko aukera izango luke. Hala erabaki dute Hondarribiko Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, Txomin Sagarzazu alkateak proposatuta egindako bileran.
Joan den ostiralean, urriaren 1ean, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan izandako hitzorduan, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, Jabier Larrañaga Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak eta Itziar Epalza Euskadiko Parkeen Sareko zuzendariak parte hartu zuten, Sagarzazu Alkateaz gain. Azken honek Zubietako eremuan campus teknologiko berri bat jartzearen bideragarritasuna egiaztatzeko koordinazioa bere gain hartu zuen, inplikatutako erakundeek analisi zehatzagoa egiteko konpromisoa erakutsi ondoren.

Hondarribiko Campus Teknologikoa
Txomin Sagarzazu alkateak nabarmendu duenez, "Udalak Zubietako eremuan lursail bat proposatu du, joan den irailaren 2an onartutako HAPOren Aurrerapenean jarduera ekonomikorako katalogatzen dena. Gure ustez, Miramongo eta Galarretako campusei gehituko litzaiekeen dentsitate txikiko enpresa-gune teknologikorako kokapen-baldintza egokiak jasotzen ditu. Hala planteatu diegu bileran Eusko Jaurlaritzari, Aldundiari eta Parkeen Sareari berari".

Miramongo Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko espazioen okupazio handia eta hura handitzeko berehalako beharrak direla eta, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak proposamen horren alde egin dute.

"Gogoratu behar da Gipuzkoako Parte Zientifiko eta Teknologikoa osatzen duten erakundeek duela ia hamarkada inguru horretako eremu batean jarduteko apustua egin zutela, nahiz eta krisi ekonomikoak eta kudeaketa urbanistikoaren zailtasunek aurrera egitea eragotzi zuten. Kasu honetan, hedadura gutxiagoko  eta ez hain intentsiboa izango den esku-hartzea da, eta honek ere hiru erakundeen inplikazio ekonomikoa eskatuko luke", nabarmendu du Sagarzazu alkateak.

"Ostiraleko bileran, Hondarribiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erabaki dugu koordinazioa Euskadiko Parkeen Sarearen zuzendaritzaren esku uztea, 2021. urtea amaitu baino lehen jakin daitekeen proiektu bat egiteko beharrezko azterlanetan aurrera egiteko".

leer más itzuli