Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 18-10-2021

Udazkenari begira ekitaldi ugari antolatu dira Hondarribiko Udal Liburutegitik

Udazkenari begira ekitaldi ugari antolatu dira Hondarribiko Udal Liburutegitik

Hondarribiko Udal Liburutegiak udazken honetarako prestatu duen ekimen sortaren berri eman du. Prentsaurrekoa gaur goizean burutu da Zuloaga Etxean bertan, eta han izan dira Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia eta Kote Guevara udal liburuzaina.

“2021-2022 ikasturteko ekitaldien aurrerapen bat aurkeztu nahi dugu aurtengo azken hiru hilabeterako prestatu dugun programazioarekin. Eskaintza zabala prestatzen da Liburutegitik, publiko zabal bati zuzenduta, eta izaera oso desberdinekoa” esan du Juan Luis Silanesek.

“Udaletik eskaintzen dugun programazioa aberastera dator eta dei egin nahi diet herritarrei parte har dezaten antolatzen diran ekitaldietan. Pixkanaka aurreko egoerara bueltatzen ari gara, eta zentzu horretan, aforoak %100era bueltatu dira, baina nahitaezkoa izango da musukoa eramatea beti” gehitu du Silanesek.

Kote Guevara liburuzainak eman ditu azalpen gehiago. “Urtero bezala literatur taillerrak hasiko dira, hilero elkartzen diren bost talderekin. Lau gaztelaniaz eta bat euskeraz izango dira, eta Maite Gonzalez Esnal ariko da dinamizatzaile lanetan”.
“Hortaz gain, Idazketa tailerrak ere abian jarriko dira, Itziar Sistiagak zuzentzen duen gaztelaniako taldea eta   Yolanda Arrietaren ardurapean doan euskarazkoa. Maite Franko eta Lupe Lekuonak hilero ipuin kontari saio bat eskeiniko dute Zuloaga Etxean. Horiekin batera, hilero mahai-jokoak eta zine emanaldiak egongo dira” dio Guevarak.

Urria
“Urriak 24ean Liburutegien Eguna ospatzen denez, ekitaldi bereziak egiteko aprobetxatu dugu. Hala, urriaren 20an zinema emanaldia egongo da La biblioteca filmearekin, bi egun geroago Ana Francoren eskutik ingelesezko ipuin kontari saioa egongo da, eta urriaren 23an, San Pedro kaleko azokan karpa bat jarriko dugu non liburutegiko zerbitzuak eskainiko dira: mailegua, txartelak egiteko aukera eta informazioa orokorrean”.

Azaroa
Hilabete honetako ekitaldiak xakearen inguruan izango dira Marlaxka Xake Elkartearen laguntzarekin.
Xake partidak Zuloaga Etxean, El jugador de ajedrez filmea eskainiko da eta ‘Gau Beltza’ ekimena ere ospatuko da.

Abendua
Gabonei inguruan antolatuko dira ekitaldiak:
Abenduaren 22an: Zinema haurrentzako.
Abenduak 29: Gabonetako Ipuin kontari saio berezia, Lupe Lekuonarekin.

“Hurrengo urterako, pandemia dela eta bertan behera programatuta genuen Txano Gorritxuren proiektua berreskuratuko dugu eta urtearen bigarren sei hilabetean jarriko dugun martxan” amaitu du Guevarak.
Informazio gehiagorako, deitu 943111286 telefonora edo liburutegia@hondarribia.eus

leer más itzuli