Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-07-2021

 Uda honetarako programazio zabalaren aurkezpena egin da Baluartean

Uda honetarako programazio zabalaren aurkezpena egin da Baluartean

Hondarribian kKultura eremu segurua dela gogoratu dute gaur prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak
Ofizialki atzo astelehenez hasi zen udako sasoia, eta Hondarribiak ekitaldi sorta zabala prest dauka datozen asteetan gozatzeko. 
Aurkezpena gaur egin da Erreginaren Baluartean, Hondarribiko harresietan, eta han izan dira Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea eta Juan Luis Silanes, Kultura zinegotzia.
Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “kultura Hondarribian ez da geldirik egongo. Pandemia honek hori erakutsi dugu, etengabeko mugimenduan egon behar du eta denok dugula kulturaren beharra. Urte osoan zehar egiten dugun moduan, udan ere era guztietako jarduerak antolatuko ditugu, hiritar eta bisitari guztiei zuzenduta, eta batez ere, kultura segurua dela argi eta garbi utziz. Uneoro Osasun Agintarien neurriak jarraitzen dira eta kultur ekitaldietara etortzen direnek jakin badakite”.
“Lehendakariaren azken dekretuak aforoak handitu egin ditu asteburuan, eta Udaletik hori aztertzen ari gara orain segurtasun guztiekin betearazteko. Egungo egoera kontuan hartuz, kultura gune segurua izate aldera, pandemiaren hasieratik egin bezala udan ere bai, segurtasun eta kontingentzia planak dituzten espazioetan programatuko da, indarrean dauden arautegia betez. Hala, batez ere kanpo espaziotan egingo da, Kasino Zaharreko lorategietan, Baluartean, eta eguraldiak laguntzen ez badu Soroetako frontoian eta kasu berezietan, Jostaldi pilotalekuan.
Abuztua amaituta herriko jaiak datoz, eta orain aztertzen ari gara zer nolakoak izango diran. Asmoa dugu udan egiten dugun programazioaren jarraikuntza egitea, baina izango dugu astirik horren inguruan jarduteko” gehitu du Sagarzazu Alkateak.
Era guztietako 28 jarduera
“Alkateak esan bezala, diziplina desberdinak eta hiritar guztiei zuzendutako jarduerak antolatu dira” dio Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak. “Eskerrak eman nahi dizkiet Kultura Saila osatzen dutenei egindako lanagatik. 28 jarduera izango dira, 14 musikarekin lotuak, 3 dantzarekin, 4 zinema emanaldi eta beste 7 bestelakoak”.
“Beti egin izan dugun moduan, udan ere, bertako egileei aukera berezia emango zaie, horrela “Sorotan Bele Gogoan”, Hondarribiko Musika Bandaren, Gorka Sarriegi eta Urbil Artolaren kontzertua izango dugu uztailaren 19an, Maria Rallo Muguruzaren eta bere taldearen musika klasiko kontzertua, Kemen dantza taldearen emanaldian uztailaren 23an  edota Ttopara kultur taldearen argazki rallya uztailaren 25ean,  besteak beste.
“Ekitaldi gehienak kalean izan arren kobratu egingo dira, ekintzari bere garrantzia ematearren. Gonbidapenakedo sarrerak hartzen dituzten eta bertaratzen ez direnen kopurua gutxitzea da helburua. Horrela bertaratu nahi dutenei aukera handiagoa emango diegu. Ekitaldi garrantzitsuenen kasuan, sarreren salmenta edo banaketa lehenik ARMA PLAZAn egingo da egun batzuetan eta ondoren Internet bidez. Herritarrak lehenestea da helburua” dio Silanesek.
“Ordutegiei dagokionez, egia da arautegiaren baitan beranduago programatzeko aukera dagoela, baina, momentuz, ohiko emanaldietarako, 19:00ak mantenduko ditugu, pandemiako ordutegi estandar gisa, eta kasu batzuetan beranduago egingo da, kaleko zinema kasu, baina, proiekzio sistema erabili beharrean Led sistema izango dugu aurten, udan beranduago ilundu arren, emanaldiak gaueko orduetan ez burutzeko aukera izan dezagun” amaitu du Silanesek.

leer más itzuli