Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-07-2021

LGBTQIA pertsonen aldeko Udal adierazpena

LGBTQIA pertsonen aldeko Udal adierazpena

EAJ, ABOTSANITZ, PSE-EE eta EH BILDUk bat egin dute aldarriarekin
Edozein erakunderen bikaintasuna neurtzeko moduetako bat bere egoera eta bertan gertatzen diren prozesu guztiak begirada batez ezagutzeko duen gaitasuna da, gardentasunak xehetasun guztiak ikusteko aukera emateko moduan.
Gauza bera gertatzen da gure gizartean generoari eta orientazio sexualari dagokienez. Urte askotan sexu femenino eta maskulinoaren bertsiotik bereizten zen guztia ezkutatuta egon da, gordeta. Dikotomia horretatik kanpo zegoena existituko ez balitz bezala.
Gizarte hori ez da bikaina izango pertsona bakoitza ezaugarritzen duen generoarekin eta sexu orientazioarekin bereiztea eta ondorioz tratatzea ahalbidetzen ez duen artean. Eta bide horretan gaude.
Udala ikusarazteko urratsak ematen ari da, besteak beste LGBtQIA taldearen banderaren koloreekin margotutako eserlekuak jartzea. Eserleku horiek eragiten dute haien inguruko lainoa desagertzea eta pertsona bakoitza bere inguruabar bereziekin ikusi ahal izatea. Orain lortu behar da eremu horietan ez ezik gure hiri osoan bakoitzaren eskubideak eta nortasuna errespetatzea.
Fenomenak bide horretatik sastrakak kentzen lagundu nahi du, eta bururatu zaigun modua, ikuspegia pertsonengan jartzea izan da, haiek izan daitezela beraien errealitatea azaltzen dutenak, besteok haien estualdiak, historia, arazoak eta lorpenak ezagutu ditzagun. Eta gure ustez horren behar handiena duen taldeetako bat Trans gizataldea da.
Haiek dira aurtengo gure ekitaldiko protagonistak: Naizen elkartea, egoera hobetzeko hainbeste lan egiten ari dena, eta Carolina Achucarro, 2021eko gure pregoilaria, bere historia partikularrarekin, ikusarazi beharreko talde horretako kidea.

leer más itzuli