Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 12-05-2021

Biktima baten omenez alderdi guztiek sinatutako adierazpen instituzionala

Biktima baten omenez alderdi guztiek sinatutako adierazpen instituzionala


Hondarribiko Udala osatzen dugun alderdi politiko guztiok (EAJ-PNV, ABOTSANITZ, PSE-EE eta EH BILDU) gogora ekarri nahi dugu Rufino Muñoz Alcalde, jaiotzez Burgosko Fresno de Río Tiron herrikoa eta Hondarribian bizi zena, 1980 urteko apirilaren 28an, Gaintxurizketan Hondarribia-Donostia autobus linean hil zutela. Eta uste osoan gaude ez zuela inoiz gertatu behar.

Herri honetan izandako giza eskubide guztien urraketen azterketa kritikoa egiteaz gain, memoria kolektiboa osatzeko herritar guztion arteko elkarlana ezinbestekoa dela uste dugu. Gertatutakoaren egia, aitortza, erreparazioa eta berriz gerta ez dadin baldintzak eraiki behar direla uste dugu.

Gure Udalak  bizi izandako injustizia honen aurrean ahobatezko elkartasuna eta gizatasuna adieraziz, bide hau jorratzeko konpromisoa hartzen du. Izan ere, iragana ezin da etorkizuneko bizikidetzarako oztopo izan.

Hau esanda, Hondarribiko Udalak gogora ekarri nahi du hilketa hau eta Rufino Muñoz Alcalderen familiari bere elkartasuna adierazi nahi dio.

leer más itzuli