Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 06-06-2019




Leiho irekiaren sindromea

Leiho irekiaren sindromea

ITURRIA: Sportlife
Entrenatzen bukatu ondorengo orduetako infekzio arriskua.

Sindromeaz hitz egin aurretik, garrantzitsua da nabarmentzea norbera hasiberria dela askotan bizitzan, eta kirolean alderdi hau barneratzea (eta gozatzea) gakoa da. Gure herrialdean gero eta kirolari gehiago dauden bezala, praktikaren maila fisikoa igotzen ari da eta honek esan nahi du pertsona gehiegi daudela, askotan ez behar bezain prestatuak, bere markak kosta ahala kosta gainditzen arduratuta, bere osasunaren gainetik ere.Oinarri gutxiko jendea da,baita biziaren zati handienean zehar sedentario izanak ere, eskola garaitik kirolik egin ez dutenak, progresibitate- printzipioa errespetatu gabe hasten dira entrenatzen eta gainera, bizitasun handiegiaz egiten dute.

Ariketa intentsitate eta/edo bolumen maila jakin bat gainditzen denean, globulu zuriak, immunoglobulina, laktoferrina, listuko lisozima, alfa amilasa etab. bezalako sustantzia antimikrobianoak jaisten dira. Eraso honen ondoren defentsen erantzuna parametroen hobekuntza da, baina modu egokian atseden hartzen denean soilik eta gainera, saio leunak egiten direnean. Badira hauek ekiditen dituztenak, teorian, “gehiago errenditzeko” helburua lortzeko, uste duguna baino zabalduago dagoen akats handia.

Kirola egitea osasungarria izateari uzten dion arrisku populazioa 35 urteetatik igotzen da eta diziplina aerobikoak egiten dituzten pertsonak dira (lasterketa, triatloia, txirringa, igeriketa …) eta herri lasterketetan sarri lehiatzen direnak. 
Leiho irekiaren sindromeari dagokionez,   Danimarkako Bante Klarlund Pedersen doktoreak deskribatu zuen. Ariketa biziaren ondoren, zenbait ordu igarotzen dira, 2tik 5era, ondorengo defentsen jaitsieragatik infekzio arrisku handian gaudenak.

Elikadura-gehigarrien munduak asko du esateko maila honetan, errekuperaziorako produktu espezifikoekin eta entrenatzen amaitzean laguntzeko kalitate handiko konposatu proteikoekin. Ez da immunitatea babesten duten elikagaiez ahaztu behar ere,esaterako, baratxuria, eztia, limoia, ezkaia, ekinazea, etab. 

Gehiago itzuli