Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 06-06-2019




Kontuz gosaria ez egin eta berandu afaltzearekin bihotzeko arazoak badituzu

Kontuz gosaria ez egin eta berandu afaltzearekin bihotzeko arazoak badituzu

ITURRIA: Sportlife
Bihotzeko baten ondoren egin behar ez dituzun eta oso espainiarrak diren bi ohitura.

European Journal of Preventive Cardiology –n argitaratutako ikerlan batek, bihotzekoa pairatu duten eta berandu afaldu eta gosaltzen ez duten  pertsonek, lau eta bost aldiz probabilitate handiagoa dutela hil edo beste bihotzeko bat edo angina (bularreko mina) sufritzeko bihotzekoaren ondoren alta jaso eta 30 egunetan.  
Ikerlanak batez beste 60 urteko 113 paziente izan zituen, eta %73 gizonak ziren, guztiek miokardioko infartua sufritu zuten ST segmentuaren igoerarekin, bihotzeko larrienetako bat.  

Sindrome koronario akutua duten pertsonetan bi ohitura ez osasungarri hauek ebaluatu dituen lehen ikerlana da eta emaitzek ondorengoa adierazten zuten:
 Haietako %58k ez zuten gosaltzen
 %51k berandu afaltzen zuten (oheratu aurreko orduan)
 Eta %41ek bi gauzak egiten zituzten, ez gosaldu eta berandu afaldu
Ikerlanaren autoreak, Sao Paoloko, Brasil, Estatuko Unibertsitateko Marcos Minicucci doktoreak, aipatu duenez:
"Infartu mota hau duen hamar pazientetik bat urtebete pasa aurretik hiltzen da, eta elikadura bere pronostikoa hobetzeko modu nahiko merkea eta erraza izan daiteke".
Ikerlanaren autoreek, oheratu baino gutxienez bi ordu lehenago afaltzea gomendatzen dute eta gosari ona egitea goizean. 
Gosari osasungarri gomendatuak barne izan behar ditu:
 Esnekiak (esne gaingabetua edo gantz gutxikoa, jogurta eta gazta)
 Karbohidrato integralak (ogia, tostadak, zerealak)
 Fruta osoak
 Eta eguneko guztirako kalorien %15 eta %35 artean izan behar du debe 

Aurreko ikerketek, gosaltzen ez duten eta berandu afaltzen duten pertsonek erretzea edo ariketa fisiko gutxi egitea bezalako beste ohitura ez osasungarriak izan ditzaketela aurkitu dute. Arratsaldeko txandan lan egiten duten pertsonek beranduago afaltzeko eta gero gosaltzeko orduan goserik ez izateko joera gehiago izan dezakete. 
Ikerlan honetako beste datu interesgarri bat: ospitaleratu aurretik estatinak hartzen zituzten baieztatu zen, eta hauek gehiago hartzen zituzten ohitura ez osasungarriak eta emaitza okerrenak zituztenen taldean.

Gehiago itzuli