Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 06-06-2019




Frogatua, menopausia aurretik emakumeek gantza irabazi eta muskulua galtzen dute

Frogatua, menopausia aurretik emakumeek gantza irabazi eta muskulua galtzen dute

ITURRIA: Sportlife
Menopausian gerrian pilatzen diren kiloak egiazkoak dira, ez dira emakumeen irudipenak.

Kaliforniako Unibertsitatearen (UCLA) ikerketa batek perimenopausia gantza irabazte bizkortuarekin eta masa muskularraren galerarekin lotzen du.

Menopausiara gerturatzen diren emakumeek aspalditik aipatzen dute, 40 urtetatik aurrera gantza modu ezberdinean pilatzen hasten dela gorputzean, bereziki gerrian, eta askoz gehiago kostatzen dela kentzea, nahiz eta kirola egin edo pisua galtzeko dieta jarraitu. 

Gantz irabazte honek emakumeak arduratzen ditu eta ez arrazoi estetikoengatik soilik, nagusiki sabelaldeko gantza arazo kardiobaskularrekin eta diabetesarekin lotuta dagoelako, beraz, ohiko metodoen bitartez ezabatzen saiatzen dira, ariketa gehiago edo biziagoa eginez eta gantza galtzeko dieta murriztaileagoak jarraituz. 

Hau gertatzen denean, emakumeak baztertuak sentitzen dira, batzuetan, menopausia adinera iristean gizendu egiten dela eta ezer ezin daitekeela egin izaten da jasotzen duen mezua, eta bestetan, besteek ez direla gogor entrenatzen ari pentsatzen dutelako, edo gehiegi jaten ari direla, eta ongi egingo balute ez liratekeela gantza irabazten ariko. 

Bi kasuetan, sentsazioa frustragarria da, eta orain arte ez zegoen frogarik menopausiak benetako gantz pisua irabaztera  eta masa muskularraren galerara eramaten zuela esateko, orain are.  
Menopausiak gorputz gantzaren igoera eragiten duela baieztatzen duen ikerketa

Kaliforniako Unibertsitateak (UCLA) zuzendutako ikerketa batek, perimenopausia bizitzen ari diren emakumeek masa muskularra galdu zutela eta gantz masaren irabaztea bikoiztu egin zutela aurkitu zuen. 

Ikerketak frogatu zuen Gorputz Masaren Indizea(GMI) emakume nagusietan ez zela arrisku kardiometabolikoaren adierazle fidagarria, osasun arriskuak aurreikusteko erabili ohi den arren, diabetesa edo gaixotasun kardiobaskularra izatea bezala, orokorrean. 

Menopausiaren iragatea, perimenopausia bezala ere ezaguna, emakumearen bizitzan aldaketa hormonalak agertzen hasten diren aldia da, esaterako, hileroko irregularra, beroaldiak eta hilerokoa guztiz gelditzen denean menopausiara zuzentzen duten beste sintomak. 

Menopausia gorputzaren eraketaren aldaketen arteko harremana ez da oraindik argitu. Badira menopausiak gorputzaren eraketan eta pisuan duen inpaktua aztertu duten zenbait ikerketa txiki, baina EEBBetan burutu den emakumeen osasunari buruzko ikerketa hau, emakume askorekin egin da eta informazio eta datu asko ematen ditu ikertzaileek zahartze kronologikoaren eta ugalketa zahartzearen eraginak bereizi ahal izan ditzaten. 

Ikertzaileek emakume estatubatuarren osasunari buruzko ikerketaren 18 urtetako datuak aztertu zituzten, emakumeen gorputz eraketa bere azken hilerokoaren aurretik eta ondoren, eraketa horren irudia ematen zien eredu baten bidez ebaluatuz, X izpien absorziometria dualaren bidez. Datu hauek adina, arraza/etnizitatea eta terapia hormonala erabiltzen zuten edo ez, kontuan izan zuten. 
Ikertzaileek perimenopausian zeuden emakumeek:
  • Masa muskularra galdu eta gantz masa bikoizten zutela.
  • Pisua linealki handitzen zela aurre-menopausian. 
  • Irabazte eta galerek hilerokoaren azken aldiaren ondorengo 2 urte arte jarraitu zutela. 
  • Aldaketa hauek egonkor mantendu zirela menopausiaren ondoren.
  • Ezberdintasun etnikoak/ arrazazkoak zeudela gorputz eraketan.

Gehiago itzuli