Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 06-06-2019




Igeri eginez pisua galtzearen mitoak

Igeri eginez pisua galtzearen mitoak

ITURRIA: Sportlife
Kirolaren bitartez, eta igeriketarekin zehazki, pisua galtzea bilatzen baduzu, jakin beharko zenuke zergatik den kirol osoenetariko bat zentzu honetan.

Kirolaren inguruan mito ugari daude. Zehatzagoak izateko, igeriketa hauetako askoren erdian egon ohi da. Ariketa fisiko hau existitzen direnen artean osoenetariko bat da, nahiz eta badagoen kontra dagoen jendea pisua galtzeari dagokionean. Zergatik gertatzen da hau?

PISUA GALDU IGERI EGINEZ?
Igeriketa pisua galtzeko kirol ona ez dela pentsatzen duen jendearen arrazoi nagusiak kalorien zenbaketan oinarrituta egoten dira soilik. Egia da ez dala kaloria gehien erretzen dituen modalitateetako bat, baldin eta erritmoa neurrizkoa bada, eta hau egiteko beharko dugun denbora, kasu batzuetan, beste kirol batzuekin alderatuz altuagoa izango dela, korrika edo errugbia esaterako.

Baina egia da ere estiloaren eta lan egiten dugun intentsitatearen araberakoa dela neurri handi batean. Modu lasai batean igeri egiten badugu, beste onura batzuk lortuko ditugu, nahiz eta epe laburrera pisu galera ez egon horien artean. Alderantziz, crawl edo tximeleta-eran igeri eginez gero, estilo azkar, bizi eta osoenak, kaloria kantitate handiago bat erretzea lortuko dugu.

Igeriketaren mitoen artean beste batek dio lesioak eragin ditzakeela ohituta gauden ingurunetik kanpo aritzen garelako. Guztiz alderantzizkoa da, igeriketa arrisku gutxien dituzten ariketetako bat da, izan ere ez da talka kirol bat, korrika, salto egitea edo borroka izan daitezkeen moduan. Horregatik igeriketara jotzen da fisikoki lan egiten jarraitzeko gertatu berri den lesio bat dagoenen ere, profesional batek gainbegiratuta beti ere.

Azkenik, igeri eginez pisu galtzeari lotutako mito ezagunetako bat gantzen erretzeari buruzkoa da. Posible da igeriketaren bitartez gantzak galtzea, baina artikulu honetan zehar behin baino gehiagotan aipaturiko termino bat gogorarazi behar dugu berriz ere: intentsitatea. Igeri eginez esfortzu kardiobaskularraren atalasea gainditzen badugu, gantzak erretzen hasi gaitezke, pisu galera ekarriko eramango duena alde batetik, eta gure osasunari bestelako onurak ekarriko dizkiona bestetik, gaixotasun kardiobaskularren arriskua gutxitzea, errendimendu fisikoa handitzea edo neke gutxiago sentitzea esaterako. 

ZER GEHIAGO EGIN DEZAKET IGERI EGINEZ PISUA GALTZEKO?
Kontutan izan pisua galtzeaz gain, igeriketak muskuluak indartzen eta gorputz definituago bat izaten lagundu gaitzakeela. Gure aldetik, igerilekuan egiten diren ariketen intentsitatea eta denborak hobetzen gogor saiatu behar gara, eta hau kirol praktikaren erregulartasunarekin, errutina osasungarri eta aktibo batekin, eguneroko elikadura egoki batekin osatuko dugu.

Gehiago itzuli