Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 15-02-2018




Igerilekura itzultzean zure estiloa hobetzeko 6 gako

Igerilekura itzultzean zure estiloa hobetzeko 6 gako

FUENTE: Sportlife
2018an zure igeriketa teknika hobetzeko helburua bete ezazu! 
Zure giharrak erlaxa itzazu. Zure indar guztia erabili beharrean, uraren gainean ahal bezain beste sostenga zaitez, askoz indar gutxiago aplikatuz.

1. Luza ezazu besakada. Besoak ongi luzatzen baldin badituzu besakadaren hasiera eta bukaeran, errazago egingo duzu aurrera eta gutxiago nekatuko zara. 

2. Hankak beharrezkoa dena bakarrik behartu itzazu. Bular-igeriketan hanken mugimendua oso garrantzitsua baldin bada ere, ez ezazu zure energia alferrik xahutu, beste igeriketa estiloetan hanken funtzioa egonkortzailea baita. Gogora ezazu crol igeriketa estiloko ostikada gerritik hasten den mugimendu bat dela, ez belaunetik hasten dena. Horrez gain, txorkatilak aske gelditu behar du oin-bularra ostikadan ahal bezain beste luza dadin. Orokorrean, beso-mugimenduen ziklo bakoitzeko 6 ostikada ematen dira, baina badira 4 ostikada edo 2 ostikada soilik ematen diren zikloak ere, ibilbide luzeko igerialdietan, adibidez. 

3. Lasai har ezazu arnasa. Uretatik kanpo hartzen duzun naturaltasun berberarekin har ezazu uretan ere; arnasketa koordinatzea eta sudur-zuloetatik ura sartzeko beldurrik ez edukitzea dira gakoak. Besoen eta arnasketaren koordinazioa oso garrantzitsuak dira. Buruaren alde bateranzko biraketa aurkako aldeko besoa uretan sartu bezain pronto hasten da. Eta lehenbiziko hark, bere aldeko besoa uretan sartzen denerako berriro ere ur barnean egon behar du. 

4. Zigorraren antzera. Tximeleta, crol eta bizkar igeriketa estiloetan, hanken mugimenduak zigor batena bezalakoa izan behar du, aldakak gutxi mugituz (tximeleta igeriketa estiloan pixka bat gehiago) eta hanka-puntak berriz, asko mugituz. 

5. Ahal bezain beste egin irrist. Abiadura handiak ahal dugun guztia aprobetxatzea komeni da: uretan sartzen garenean, hormaren bidez bulkada bat hartzen dugunean, … posizio hidrodinamiko bat aurki ezazu eta, egin ezazu hegan! 

Gehiago itzuli