Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 15-02-2018




Nola zaletu zure seme-alaba kirolera

Nola zaletu zure seme-alaba kirolera

ITURRIA: Sportlife
Badira haurrak ahal bezain pronto korrika, saltoka edo baloiari ostikadaka hasten direnak. Badira, halere, kirola egiteko halako aurretiazko joerarik ez dutenak ere. Kirolari bezala, zuk zerorrek badakizu aktibo mantentzea haurraren garapen fisiko eta mentalarentzat lagungarri izango dela …  Baina hori ezin haurrari azaldu. 

Hobe honako aholku hauek jarraitzen badituzu: 

EZAZU BEHARTU 
Haurrari jarduera fisikoa egitea inposatuz  gero, egun jakin batean agian hura mugiaraztea lortuko duzu. Halere, ez duzu horrela haren kirolarekiko interesa piztuko.

IZAN ADIBIDE ETA MEZU BAIKOR BAT TRANSMITI EZAZU 
Zure haurren erreferente nagusia zu zara eta zuk egiten duzun hura errepikatzen dute haiek. Etxetik bizikletarekin edo kirol poltsarekin irteten bazara, zoriontasuna ematen dizun zerbait egitera zoazela azal iezaiezu. Ez iezaiezu pisua galtzeaz, edo giharrez, edo osasunarentzako onurez hitz egin (goizegi da haurrek kontu horiek ulertzeko). Ongi pasarazten dizun, eta ongi sentiarazten dizun zerbait egitera zoazela esaiezu. Ikusiko duzu nola haiek ere probatu nahiko duten!

ELKARREKIN MUGI ZAITEZTE
Haurrei gehien gustatzen zaiena gurasoekin jolastea da, beraz, jolas mugituak egiteko balia ezazu haiekin igarotzen duzun denbora. Salto egin, korrika egin, dantza egin, birak eman, …  Ez ezazu pentsatu haurrak ikastolan edo eskolaz kanpoko ekintzetan nahikoa mugitzen direnik. Haiek nahi dutena, zurekin mugitzea da.

UTZIOZU AUKERATZEN 
Ez ezazu pentsatu haurrak kirola egitea gustuko ez duenik, agian oraindik ez du gustuko kirolik aurkitu. Honekin ez dugu esan nahi ekintza desberdinak nahi bezain errez hasi eta utzi egin ditzakeenik. Haurrarekin hitz egin eta akordio batera iristea komeni da. Adibidez, hilabete bukaera arte igerilekura joatera bultza dezakegu haurra, halere, denbora hori igaro ondoren oraindik igerilekura joatea gustuko ez badu, beste kirolen batean izena ematen utzi geniezaioke.

EZ EZAZU HAURRA EMAITZEKIN ESTUTU
Ez iezaiozu zenbat gol sartu dituen galdetu edo eta lasterketan zenbatgarren gelditu den galdetu, adibidez. Horren ordez, zer moduz pasa duen galde diezaiokezu. Orokor batean, haurrak etorkizun batean goi-mailako lehian aritzeko aukerak eskasak dira, eta hori horrela izanik ere, oraindik asko falta da maila horretara iristeko. Helburua haurrak kirolarekin gozatzea da, kirola bere bizitzaren atal bat izatera irits dadin.
 
KIROL JARDUERA AUKERATZEKO GAKOAK 
Zure seme edo alabak praktikatzen duen kirola gustuko ez baldin badu, hura uzten bukatuko du zu asko tematzen baldin bazara ere. Oso onuragarria da haurrak kirol desberdinak probatzen ibiltzea gustuko duen bat topatu arte. Arau batzuk ezar iezazkiozu, baina utz iezaiozu aukeratzeko askatasuna. 12-14 urtera arte, astean zehar era anitzetako kiroletan aritzea komeni da, taldekako kirol batean eta banakako batean, adibidez. Adin tartearen arabera kirol interesgarrienak hautatzeko gakoak aurkezten dizkizugu. 

Gehiago itzuli