Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 15-02-2018




Egiaztatua dago, txirrindularitzak ez ditu gizonezkoen osasun sexuala ez eta gernu-aparatuaren funtzioak kaltetzen

Egiaztatua dago, txirrindularitzak ez ditu gizonezkoen osasun sexuala ez eta gernu-aparatuaren funtzioak kaltetzen

ITURRIA: Sportlife
Txirrindulariek ez dituzte igerilariek edo korrikalariek baino gernu edo ugaltze aparatuko arazo gehiago izaten. 

Orain dela gutxi arte, bizikleta zelaren inpaktuak gizonezkoen ugaltze-aparatuan kalteak eragiten zituela pentsatzen zen. Halere, “The Journal of Urology” aldizkariak argitaratu berri duen azterlan batek aurretik egin diren ikerketak gezurtatzen ditu.  Azken azterketa horretan, ia lau mila gizon aztertu dira, eta emaitzen arabera, txirrindulariek ez dituzte igerilariek edo korrikalariek baino gernu edo ugaltze aparatuko arazo gehiago izaten. Baina, aitzitik,  estenosi uretrala (gernubideko atal baten estutzea)  pairatzeko arrisku handiagoa dutela baieztatu da. Hori horrela izanik ere, eragin pedalei beldurrik gabe, bizikletan ibiltzeak gure bihotz-osasunean eragiten dituen abantailak, gure gernu edo ugaltze aparatuan eragin ditzakeen kalteak baina askoz handiagoak baitira. 

Gehiago itzuli