Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 15-02-2018




Benetan bi litro u redan behar dira egunean?

Benetan bi litro u redan behar dira egunean?

ITURRIA: Sportlife
Jarraitzeko araua:100 cc ur kontsumitutako 100 kaloriako. 

Askotan irakurtzen dugu egunean bi litro edatearen garrantziaz, baina jende askori ezinezkoa egiten zaio likido kantitate hori hartzea. Egiaz ura elikagai garrantzitsuena da zure gorputzarentzat. Gorputz temperatura erregulatzea (horregatik izerdi egiten duzu),  hodakinen garraiatzaile izatea(gernua gehiengoan ura da),metabolismo zelularra ahalbidetzea bezalako funtzio gakoez arduratzen da. Ez dizugu gogorarazi beharrik ezinbestekoa dela. Egunean, jarduera normalarekin, egindako kirola kontuan hartu gabe, ezinbesteko fluido honen 2 eta 2,5 litro artean galtzen dira.

Edan behar duzun kopurua gastatzen duzunaren araberakoa da eta batez beste, 100 cc ur behar  dira irentsitako 100 kaloriako. Horregatik, egunean 2.000 kaloria gastatzen badituzu zure jarduera garatzeko, bi litro ur famatu horiek edan beharko dituzu. Eta izan kontuan bero handia egiten badu edo kirola egiten baduzu, kopuru hau handitu behar duzu.

Ez duzu ahaztu behar gure gorputzak ura likido eran nahastu gabe lortzeaz gain, iturritik ateratzen dena bezala, elikagaietatik ere ateratzen du. Frutak %90-95 inguru ur izan dezakete, zukuak gehienbat ura dira, esnea, barazkiak… haragiak ere ura dauka.

Hala ere, ura eta edari isotonikoak ur galerak berritzeko modu onena dira, azkarrago asimilatzen baita.

Edatea kostatzen bazaizu, lantokian  botila bat ur beti eskura izatea  aholka diezazukegu eta noizbehinka trago txikiak hartzen joatea. Ez izan erretenitzeko beldurrik, jende batek argudiatzen duen bezala. Likido- erretentzio arazoak badituzu ere, hobe da asko edatea, horrela direla aktibatzen baituzu eta gehiago pixa egiten duzu.

Azken xehetasun bezala, ura kafe, te edo edari alkoholiko  moduan hartzen baduzu, bere efektu diuretikoak ur gehiago galtzea eragingo dizu.

Gehiago itzuli