Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2014




OSASUNA: Landu arnasketa OSASUNA: Landu arnasketa

OSASUNA: Landu arnasketa

ITURRIA: Sportlife
Arnasketan parte hartzen duten muskuluak zure errendimendua hobetu eta gorputz jarrera-patroi okerrak ekiditeko lan daitezke. Hilabete honetan nola egin irakatsiko dizugu. 

Arnas muskuluek, muskuluen gehiengoak bezala, funtzio mekanikoa dute, kasu honetan kaxa torazikoa zabaltzea  airearen sarrera errazteko. Beste muskulu guztiak bezala bere funtzioa optimizatu eta emaitza  hobeak lortzeko entrenatu daitezke, ez jarduera kardiobaskularretan kirol errendimendua areagotzeko bakarrik, gorputz jarrera okerrak eraldatu edo ekiditeko baizik. 


Arnasketa, bizirik mantentzen gaituen ekintza erreflexua da eta nahiz eta ez garen jabetzen, egunean 20.000 aldiz baino gehiago arnasten dugu. Arnasketa maiztasuna minutuko 12-16 ziklokoa da. 15 ziklo/minutuko tarteko balorea hartuz gero, ziklo bakoitzak 4 segunduko iraupena izango luke. Denbora tarte hau ez da berdin banatzen bi arnasketa faseetan (1,5 seg. arnasa hartzen- 2,5 arnasa botatzen), arnasa botatzean atseden zikloan arnasa hartzea baino gehiago luzatzen da. 

Arnas hartze normala
Muskulu nagusia diafragma da eta bere uzkurdurak arnas hartze mogimenduaren %75-80 eragiten du. Diafragmak uzkurtzean kaxa torazikoaren depresioa edo jaistea eragiten du, bere ardatz longitudinala areagotuz baita bere bolumena ere. 
Sahietsaarteko kanpo muskuluek, sahietsen artean diagonalki kokatuak, sahiets kaxa igoarazten dut uzkurtzean eta kaxa torazikoaren bolumena handitzen dute atzera-aurrerako zentzuan eta zeharkakoan. Harnas hartze basalan paper garrantzitsua egozten bazitzaien ere, behaketatik ondorioztatu ahal izan da sahietseko paretak eustea dela gehiago euren funtzioa eta behartutako arnasketan partehartzea.

ARNASA BOTATZE NORMALA
Atseden egoeran, arnasa botatzea harnas hartze muskulaturaren erlaxazioa (diafragma eta kanpo sahietsartekoak)eta aurretik arnasa hartzean zabalduriko biriken errekuperazio elastikoaren ondorioz burutzen den prozesu pasiboa besterik ez da.

BEHARTUTAKO ARNASKETA
Beste muskulu talde batzuek hartzen dute parte, arnasketako bigarren mailako muskuluak deritzotenak

• Eskalenoak.
• Esternokleidomastoideoa
• Bizkarrezurraren hedatzaileak.
• Bularreko muskuluak.
• Zerradun nagusia.

BEHARTUTAKO ARNASA HARTZEA
Arnasketako bigarren mailako muskuluak indarrez uzkurtzen dira sabel barneko presio handiagoa eragiteko orokorrean bizkarrezurraren egonkortzean laguntzen duena.
 •Xingola abdominaleko muskuluak, batez ere sakonetakoak, zeharkakoa eta zehiarra adibidez.
• Barneko sahietsartekoak.

Gehiago itzuli