Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2014




TXIRRINDULARITZA: 20 trikimailurik onenak gurpil gainean TXIRRINDULARITZA: 20 trikimailurik onenak gurpil gainean

TXIRRINDULARITZA: 20 trikimailurik onenak gurpil gainean

ITURRIA: Sportlife
Bizikletan ibiltzeko trikimailuak daude... Eta trikimailu horiek guztiak zure motxilan sartzen dira. Prest pedalari emateko.

1. Zela altuera desegokian jarriz gero, ezin izango duzu pedalkada ongi aprobetxatu eta lesioak izan ditzakezu. Hankartetik lurreraino dagoen distantzia neurtu eta 0,88 zenbakiaz biderkatu. Ematen dizun zifra, pedalier-ardatzetik zelaren goiko alderaino egon behar duen altuera da. Neurketa egiteko, ipini bizkarra horma baten kontra eta erabili eskuaira edo liburu bat hankartean.  
 
2. Beste metodo bat, ez hain zehatza baina azkarragoa, orpoak pedaletan jarrita atzerantz eragin pedalei: begiratu zelaren zein altueratara iristen diren belaunak erabat luzatzen direnean, mokorrak kulunkatu gabe.

3. Altuera egokia zein den dakizunean, egin marka txiki bat zelaren tutuan.

4. Belaunaren aurreko aldean eragozpenak badituzu, zela beheregi ipinita daukazulako izan daiteke.

5. Mina atzeko aldean baduzu, belaunpean, zela goregi ipinita egon daiteke.

→ Oinak dagokien lekuan.

6. Egokiena, oin-arkuaren parte gailena pedalaren ardatzaren parean egotea da, baina ointokirik edo pedal automatikorik gabe aurrerago eramateko jarrera dago eta, horrela, egin genezakeen indarraren parte handi bat galtzen dugu.

7. Pedala oinaren puntatik hurbil jartzen baduzu, zure gihar guztiak azkar nekatuko dira eta muskulu bikiak gainkargatu egingo dituzu.

8. Alboko lerrokatzeari dagokionez, komenigarria da oinak bielen paraleloan jartzea; orkatilak ez dira ez irtenda ez sartuta geratu behar.

9. Jarri pedal automatikoak bizikletari ahal duzun azkarren, katigatzeko eta askatzeko jestuak hasieratik ondo ikasteko.

→ Hartu eskulekuak

10. Eskulekuaren kurba atzerantz ipini behar da, edo bestela apur bat gorantz inklinatuta, erosoago joateko.

11. Adi zabalerarekin ere. 52 cm baino gutxiago ezarriz gero, ez dugu nahikoa palanka-beso izango eremu tekniko samarretan bizikleta menderatzeko. Irizpide logikoak 53-58 bitartekoak dira.

12. Gure bizikletaren zelaren altuera egokia bada, eskulekuarena ere egokia dela egiaztatuko dugu.  Horretarako, eskulekuak zelaren goiko aldea baino 3-6 cm beherago egon behar du. Distantzia horrekin erosotasunaren eta eraginkortasunaren arteko oreka lortuko duzu. Hobetuz joan ahala, eskuen posizioa jaitsi dezakezu, horrela, aldapa ezinezkoak igotzen dituzunean aurreko gurpila altxatu ahal izango duzu, eta gorputz-jarrera aerodinamikoagoak eta eraginkorragoa lortuko duzu.

13. Ez ipini balazten palankak ukabilak ukitzen. Palankak muturrean eragiten du indarrik handiena eta mutur hori kanporegi geratzen da eta, ondorioz, bide-zuloak dauden eremuetan eskulekuarekin kontaktua galdu dezakegu.
14. Beste akats bat palankak oso horizontal edo oso bertikal jartzea da. Inklinaziorik egokiena ezartzeko zelan eseri eta, eskuak eskulekuan dituzula, luzatu atzamarrak aurrerantz.

15. Zenbat biratan zoazen jakiteko, kontatu zenbat bider pasatzen den pedaletako bat zure aurretik, 15 minutuan eta kontatzen duzun kopurua 4az biderkatu. Hiruzpalau aldiz egin ondoren, erlojurik erabili gabe erritmoa sentitu ahal izango duzu. Erritmorik egokiena 80 birakoa da.
16. Ez eman pedalei “kamera geldoan”, plater handia eta pinoi txikia erabiliz, aldapaz gora ere. Ez da eraginkorra eta zure artikulazioei gehiegizko lana eginarazten diezu.

17. Goitik begiratuta, katea barrutik kanpora gurutzatzen duten martxak baztertu egin behar dituzu. Horrela kateak okertuta lan egiten du, azkarrago hondatzen dira eta platerak eta koroak gehiago gastatzen dira.

18. Komenigarria da plater txikia hiru edo lau koroa handienekin konbinatzea eta plater handia hiru edo lau koroa txikienekin konbinatzea. Erdiko platera ia nahi duzunean erabili dezakezu, pinoi osoarekin.

19. Oso atzean esertzen bazara, aurreko gurpilak altxatzeko joera duela ikusiko duzu eta, ondorioz, kontrola galduko duzu eta ezin izango duzu igotzen jarraitu; beraz, benetan gogorrak diren aldapetan, zelaren muturrean eserita aritu beharko zara.

20. Aurreko gurpila kontrolatzeko, muturrean esertzeaz gain, jaitsi besoak eta bularra, eta saiatu enborra lurraren paraleloan edukitzen. Horrela, pisua bi gurpiletan jarriko duzu.

Gehiago itzuli