Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2014




RUNNING: Lasterkaria barrutik RUNNING: Lasterkaria barrutik

RUNNING: Lasterkaria barrutik

ITURRIA: Sportlife
Ikusi nola lan egiten duten zure giharrek korrika egiten duzunean eta lasterkari hobe bihurtu entrenamenduari esker.

Gimnasiora joateko nagiak diren lasterkari horietako bat bazara, artikulu hau irakurtzen duzunean nagiak astinduko dituzu. Lasterketa bereziki onuragarria da sistema kardiobaskularrerako eta arnasketa-sistemarako, baina zure gorputza mugiarazteko eginkizuna muskuluena da. Lasterketan zehar zure gorputza nola mugitzen den hobeto jakinez gero, errazago ulertuko duzu indar-entrenamenduaren garrantzia... “Lehen mokadu” gisa, zure lasterketetan zuzeneko onura eragingo dizuten oinarrizko bost indar-ariketa azalduko dizkizugu.



Lasterkaria mugitzen ari denean
Zure urratsa aztertzea eta hobetzea ezinbestekoa da lasterketa eraginkorra lortzeko eta lasterkari gisa hobetzeko. Urratsa zikloetan banatzen da. Ziklo horiek oinak lurrazala ukitzen duenean hasten dira eta oin berak berriro ere lurrazala ukitzen duenean amaitzen da. Hanka bakoitzak dagokion zikloa zehazten du. Hanka bat moteltze- edo ukitze-aldian dagoenean, beste hanka oszilazio- edo hegaldi-aldian dago, horregatik, mugimendu horretan parte hartzen duten gorputz-atalak etengabe aldatzen ari dira eta orain agonistak diren muskuluak (motor nagusiak direnak) berehala antagonista bihurtzen dira (mugimendua egonkortzen dutenak).

Esandakoak ez du balio gorputzaren erdialderako, zeren alde horrek, urratsaren aldi guztietan, goi-atala egonkortzeko eginkizun garrantzitsua betetzen baitu, pelbisa biratzeko eta iraultzeko mugimendu normala erraztuz. Besoek ere egonkortzeko funtzioa betetzen dute, baina hau dinamikoa da eta beso bakoitzaren alboko hankaren kontrako kulunkada egiten du. Muskulu-talde bakoitzak lasterketan nola jarduten duen ulertzeko, interesgarria da aztertzea talde horrek zer egiten duen mugimenduaren fase bakoitzean.

Oinaren eta hankaren beheko aldeko muskuluak, tendoiak, hezurrak eta artikulazioak lurra jotzean eragiten den kolpea disipatzeko erabiltzen dira. Orpoko artikulazioa alderantzikatu eta irauli egiten da, oinaren erdialdeak abdukzioa eta adukzioa egiten ditu eta oinaren aurrealdean, oin-bularra eta oinazpia flexionatu egiten dira. Oinaren atzeko aldean pronazio txiki bat sortzen da, lurraren kontrako kolpea oin osoan zehar sakabanatzeko.

Eskuineko hankako muskulu flexoreek eta mokorreko, koadrizepseko, muskulu bikietako eta soleoetako flexoreek aldi berean jarduten dute bulkada egokia lortzeko. Aldi berean, ezkerreko hankako giharrak dagokien zikloa hasteko prestatzen dira eta bereziki eraginkorrak dira koadrizepseko muskuluak, batez ere, zuzen femorala. 

Gehiago itzuli