Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2014




IGERIKETA: Ez dago ezer azkarragorik, ezta esfortzu txikiagoa behar duenik ere IGERIKETA: Ez dago ezer azkarragorik, ezta esfortzu txikiagoa behar duenik ere IGERIKETA: Ez dago ezer azkarragorik, ezta esfortzu txikiagoa behar duenik ere

IGERIKETA: Ez dago ezer azkarragorik, ezta esfortzu txikiagoa behar duenik ere

ITURRIA: Sportlife
Hona hemen igerilari eraginkorragoa izateko nekatu gabe azkarrago igeri ahal izateko egin beharko. Uretara! 

Giza gorputza ez dago igeri egiteko diseinatuta. Uretara erortzen bazara, senak eraginda, burua altxatuko duzu, besoekin ura astinduko duzu eta inolako hidrodinamikarik ez duen zure gorputz pisutsua ur-bazterrerantz eramaten saiatuko zara. Ingurunea menderatzen ez baduzu, pentsaezina da, ur-azalean mantentzeko eta aurrerantz joateko erresistentzia murrizteko erarik onena burua eta gorputz-enborra uretan murgiltzea eta aurrerantz bultzatzea denik.

Teknika egokia ez da naturala, ikasi egin behar da eta, gainera, ez da intuizioz ikasten, zeren ez gure gorputza ez baitago, arrainak bezala, ur-ingurunean egoki desplazatzeko diseinatuta. Igeri egiten ondo ikasteko, gure gorputzak eta urak elkarri nola eragiten dioten ulertu behar dugu. Artikulu honetan, kontuan izan beharreko zenbait alderdi azalduko ditut, hots: zure gorputzak uretan zein erresistentzia jasan ohi dituen eta erresistentzia horiek nola murriztu daitezkeen; aurrerantz aise joateko zein gorputz-jarrera diren egokiak eta igerilari eraginkorra izateko zein ariketa eta errutina behar diren.

Kargaontzi baten eta Amerika Kopako belaontzi baten artean, ez dut uste zaila denik jakitea bietako zein den eraginkorragoa eta zeinek behar duen energia-kopuru txikiagoa. Bigarrena da, jakina, eraginkorragoa eta askoz ere watt gutxiago erabilita, gila zabaleko edozein barku baino azkarrago eta errazago desplazatzen da. Estropada handietan aritzeko diseinatutako belaontziek euren gila estuan oinarritzen dute eraginkortasuna, hau da, forma-erresistentzia, uretan jasan daitekeen erresistentziarik handiena, gainditzeko diseinurik onena lortzen saiatzen dira. 

Forma-erresistentzia ingurune jakin batean zehar mugitzen den objektuaren formak eragiten duena da. Igeri egiten ikastea, besteak beste, desplazatzea eragozten duen gorputzaren aurreko aldeko azalera murrizten ikastean datza. Horren arabera, igeri egiten dugun bitartean, gorputza beti orekatuta mantendu behar dugu eta ur-azaletik ahalik eta hurbilen, ahal dugun beste luzatuta eta estututa. Igerian, halaber, ez da alferreko mugimendurik egin behar. Behar bezala kokatuta zaudenean, egiten dituzun mugimendu guztiek fromaren erresistentzia areagotu egingo dute; beraz, baztertu egin behar dituzu aurrera egiteko premiazkoak ez diren mugimendu guztiak.

Helburua: bloke bat eginda mantentzea 
Olatu-erresistentzia ubera sortzearen ondoriozkoa da. Gorputzak ur-azalean zehar aurrera egin dezan, ubera baztertu egin behar da. Ubera egitean, gorputzetik aldentzen den olatua sortzen da. Ur-azalean zehar bide zabalagoa sortzen badugu, ura urrutirago eta azkarrago bultzatu beharko dugu aurretik kentzeko eta, horren ondorioz, olatu handiagoa sortuko dugu. Olatu hori handiagoa den heinean, igerilariak are energia gehiago alferrik galduko du uretan.

Igerian egiteko era eraginkorrenean, hau da, Crawl-eran, helburua ur-azalean zehar bide estua sortzea da, gorputzaren alboen gainean ahalik eta denbora gehien mantenduz, eta ez sabelaren gainean. Hurrengo lerroetan, igeri egiteko era eraginkor hori azaltzen saiatuko naiz.

Ur-azaleko erresistentzia uretan mugitzen den gorputzaren marruskadurak eragiten duena da. Erresistentzia hori ezin da murriztu igeri egiteko teknikarekin, baina marruskadura hori zerbait murriztu daiteke bainujantzi teknikoagoak edo txanoak erabiliz, edota gorputzeko ileak kenduz. 

Erabil itzazu zure zentzumenak uraren aurka lehian dabiltzan gorputz-guneak egiaztatzeko. Entzun uraren kontra egiten dituzun plisti-plastak edo txalo-hotsak eta saiatu horrelakorik ez egiten eta ez egin aurrera bulldozerra bazina bezala. Begiratu zure inguruan, ea burbuila handiak edo burbuila asko dauden. Ur-begi horiek turbulentziak sortzearen seinale garbiak dira.

Artikulu honetan aurkezten dizudan lan teknikoak aipatutako marruskaduraren adierazleak kentzen edo murrizten lagunduko dizu, eta ondorioz, zure energia ez duzu alferrik galduko. 

Gehiago itzuli