Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 06-08-2017




Egunean hiru kafek zure bizitza luzatuko dute

Egunean hiru kafek zure bizitza luzatuko dute

ITURRIA: Sportlife
Osasunaren Munduko Erakundeak burututako ikerlan baten arabera.

Osasunaren Munduko Erakundeko zientzialariek buruturiko ikerlanak, azken 16 urteotan 10 herrialdeko (horietako bat Espainia) 520.000 pertsona aztertu dituena, egunean hiru kafe edo gehiago edateak hilkortasun goiztiarra gutxitzen duela ondorioztatu du,  %18gizonezkoetan eta %8 emakumezkoetan.  Emaitzek egunean kafe bakarra hartzea hilkortasun goiztiarraren gutxitzearekin lotzen dute, %3 gizonezkoetan eta %1 emakumeetan. Jatorri guztietako hilkortasuna gutxitze du, baina, batez ere, gaixotasun kardiobaskularrenak eta digestio sistemarenak. 

Hori bai, kafe gehiegi hartzeak takikardiak eta lo egiteko arazoak sor ditzake. Nahiz eta oso ohituta izan … egunean 4 kafe hartu gehienez! Kafearen ohiko kontsumitzailea bazara, ondorengo puntuak kontuan izan ditzakezu:

Deshidratazioa eragiten du: bere kafeina edukiagatik, kafeak efektu diuretiko leuna du ohituta ez dauden pertsonetan, baina ematen duen likidoak soberan osatzen du. 

Elikagai pobrea da: egia da kaloria, proteina, karbohidrato edo gantz maila baxua dituela, baina antioxidatzaile asko ditu eta bitaminak eta potasioa ematen dizkigu.

Bere efektu bizkorgarriak tearenetatik ezberdinak dira: herri mailan “teina” bezala ezagutzen dena, benetan kafearen sustantzia bera da, baina bere kontzentrazioa aldatzen da.

Alkoholaren efektuak gutxitzen ditu: aitzitik, edari alkoholikoek eragiten duten deshidratazioa handitu dezakete gure gorputzean. Eraginkorragoa da urarekin berriz hidratatzea.

Gehiago itzuli