Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 06-08-2017




Oporretan estresa ezabatzeko 10 gakoak

Oporretan estresa ezabatzeko 10 gakoak

ITURRIA: Sportlife
Zer egin dezakegu oporretan ere erlaxatzea eta lanaren estresa kentzea lortzen ez dugunean.

Udako oporraldia, guztiok hainbeste desiratutako momentua, urtean zehar irrikatzen dugun atsedenerako eta disfrutatzeko denbora, neguan lanean eta gure betebeharrak burutzen irabazi ditugun atseden egunak eta orain disfrutatzea tokatzen zaiguna. Baina, askotan, atseden egun hauek duten helburuarekiko oso ezberdin bizi ditugu. Oporrak familian, bikotearekin, lagunekin … Zergatik gertatzen da hau? Zer egin dezakegu atseden denbora honi probetxu handiena atera eta onura handiena lortzeko?  
 
Asesco, Espainiako Coaching Elkartearentzat,“oporrak, gure gorputz eta buruari etekina ateratzeko une gakoa dira.Guztiok behar ditugu atseden egun batzuk ongizate fisiko eta emozionala berreskuratzeko eta pilatutako estresetik askatzeko. Baina, nola egin jakin behar dugu, bestela, guztiok hainbeste desiratzen ditugun egun hauek gure aurka joango lirateke, kalte eginez. Garrantzitsuena ez da denbora librearen iraupena, opor horien kalitatea baizik.”
 
OPORREI PROBETXUA ATERATZEKO DEKALOGOA:

1. DIRUAK EZ DEZALA ZURE BURUA ETA ZURE POLTSIKOA SUNTSITU: gastuei aurrea hartzen badiegu, planifikazio bat egiten badugu eta benetako dirua kudeatzen badugu, oporretan dirua arazo bihurtu ez dadin dezente lagunduko digu. Ezin dugu gure aukeren gainetik bizi, momentuko atsegina emango digun horrek, ondoren, arazo batean bihurtu daiteke eta, burututako gastuez arduratu ezinagatik. Aholku on bat, udako oporretarako urtean zehar hilabetero gutxienez %10eko portzentaje bat aurreztea da. 
Gastuen gutxi gorabeherako aurrekontu bat aurreikusteak egoeraren ikuspegi erreala emango digu eta esku artetik ez ihes egiten lagunduko digu. Espainiarren %80a baina gehiagorentzat, dirua faktore nagusia da oporretan norakoa erabakitzeko. 
 
2. EGUNA EZ PROGRAMATU: planifikazio ekonomikoa oporren giltza da, baina aisialdiaren planifikazio zorrotza ez. “Honek antsietatea eta nahigabea sor diezazkiguke eta horrela, aurkako efektua lortuko dugu”adierazten du Jose Miguel Gilek.

3. IHESALDI MOTZAK ERE OSO ETEKINTSUAK DIRA: batzuetan, oporretan igarotzen dugun aldia gero eta luzeagoa izan, orduan eta konplexuagoa da itzulera eta egokitzapena, nahiz eta honek bakoitzak aldaketei egokitzeko duen ahalmenean eragiten duen.

4. AUTOEXIGENTZIARI EZ:oporraldia ez da gure desiratutako plan guztiak betetzen diren unea bihurtu behar. Ez da normalean baino gauza gehiago egin eta hori estres iturri bihurtzen bukatu behar. Oporrek atseden hartzeko eta deskonektatzeko balio izan behar dute. “Egin behar dut” betebeharra “egin nahiko nuke” gogora aldatzea gakoa da.

5. IZAN POSITIBOA ETA BURU-IREKIA: frustrazioa ekidin eta uda garaiari probetxu maximoa ateratzeko giltza da.

6. IKASI FAMILIAREKIN ETA BIKOTEKIDEAREKIN HITZ EGITEN:hainbat ikerlanen arabera, udara eta urteko azken hiruhilekoa, dibortzio eta banantze gehien gertatzen diren garaia da. Oporrak, denbora libre gehiago dagoen momentuak dira eta familia edo bikotekidearekin denbora gehiago igarotzen dugu, eta beraz, liskarrek gora egin dezakete. Errore handi bat inposatzea da (planak, ideiak, ordutegiak, etab.), horregatik da gakoa pazientzia izatea eta gauzak eztabaidatzen saiatzea. Modu zuzenean hitz egiteko irekita egon behar dugu. Oporrak momentu ezin hobea dira bikotekidearekin eta familiakoekin hitz egiteko modua hobetzeko.

7. ONARPENA: oporretan gure gustukoak ez diren gauzak gertatzen diren uneak ere badirela onartzeko gai izatea oinarrizkoa da(egoera meteorologiko ez atseginak, plan aldaketak, gure gustuko ez diren konpainiak, ezusteko gaixotasunak, animo egoera ezberdinak, etab.). Frustrazioa ekiditeko, onartu behar dugu oporraldiaz eta aisialdiaz gozatu dezakegula zoriontsu izateko betebeharra gabe.“Oso garrantzitsua da errealitate deboraz disfrutatzea (non une onak eta ez hain onak dauden)  dio Jose Miguel Gilek.

 8. KONEKTA ZAITEZ: baina ez sare sozialetara, guztiz aurkakoa baizik. Konektatu zure zentzumenekin eta zure buruarekin. Usaindu landareak, arnastu aire garbia, irudikatu itsasoko olatuak, dastatu plater on bat … eta saia zaitez teknologietatik deskonektatzen, laneko betebeharretatik, inor ez baita ezinbestekoa. Disfrutatu momentu bakoitza eta konekta ezazu zure zentzuekin, bestela, denbora libre honen helburuak ez du zentzurik izango.

 9. ONDO ELIKATU: ez exijentzia bezala, baina bai zure errutina moduan, saia zaitez zure gorputzari elikagai osasungarriak ematen. Oporretako egun bakoitzean islaturik ikusiko duzu.

10. LANDU BURUA GORPUTZAREN BIDEZ: edozein ariketa praktikatzen saiatu, nahiz eta txikia izan, gure bizitasuna eta positibotasuna gehituko dute eta. Gainera, praktika honek gure egoera hobetuko du irailean itzulerari egokitzeko, energia gehiago emanez.

Gehiago itzuli