Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 06-08-2017




Azido laktikoaren agerpena atzeratzen lagunduko duen entrenamendua

Azido laktikoaren agerpena atzeratzen lagunduko duen entrenamendua

ITURRIA: Sportlife
Hemen duzu zure muskuluei laktatoa azkarrago birziklatzen irakatsiko dien entrenamendu bat, intentsitate puntu deseroso hori geroz eta urrutiago egon dadin. 

Ogi-xerra bat tomatearekin pedalei eragitean edo oinkada batean bihurtzen den arte erreakzio kimiko ugari daude tartean. Formulak alde batera utzita, guztiontzako ezaguna da intentsitate oso altuetan azido laktikoa sortzen dela eta horrek muskulu sutsuen sentsazioa sortzen duela, esfortzuaren maila jaistera bultzatzen zaituena erritmoa mantendu nahi baduzu.

Hemen duzu zure muskuluei laktatoa azkarrago birziklatzen irakatsiko dien entrenamendu bat, intentsitate puntu deseroso hori geroz eta urrutiago egon dadin. 

3 atalez osatutako 8 minutuko tarteak dira:

Minutu 1 intentsitate handienean + 3 minutu atari-anaerobikoaren zertxobait gainetik + 4 minutu zure atari-anaerobikoan edo pixka bat azpitik.

Egin 4 minutu trostan edo eragin pedalei motel eta ekin berriz tarte berri batekin.

Errepikatu 8ko sekuentzia + errekuperazioko 4 3tik 4ra bitartean. Aurreratuta doazenek 4 eta 6 errepikapen artean egin ditzakete.

Gehiago itzuli