Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 06-08-2017




Minutuko 180 pausuen entrenamendua

Minutuko 180 pausuen entrenamendua

ITURRIA: Sportlife
Hobetu zure oinkadaren eraginkortasuna korrika egiten duzunean.

90 oinkada edo gehiagorekin (hau da, 180 pausu minutuko) zure eraginkortasunik handiena lortuko duzu korrika egitean, higadura muskular eta artikular txikienarekin. Herri-korrikalariak kadentzia horretatik urrun gaude (zurea zein den proba dezakezu 30 segundotan ematen dituzun oinkadak kontatuz) eta %5 hobe dezakezu honako 3 ariketekin.

Esprintak jaitsieran. Lasai ibili ondoren egin itzazu 5 erritmo aldaketa 200 metroko jaitsiera batean, zure abiadurarik handiena lortuz amaieran. Igo oinez indarberritzeko.

Egin bi marka, 20 metroko tartean utzita. Eman ahalik eta oinkada gehien bi marken artean, oinak oso azkar igoz erreko bazina bezala. Errepikatu 5 aldiz, egiten duzun bakoitzean oinkada bat gehiago ematen saiatuz.

Zapaldu azpian. Oinak aurrera bota beharrean saiatu azpian bermatzen oinkada bakoitzarekin. Behatu zure oinkada normalaren eta oinkada motzaren arteko desberdintasuna eta bota oina ondo atzera abiada hartzeko. Egin 20 metroko 2 zuzen, zure oinkada normalarekin abiatuz eta oinkada motza eginez erditik aurrera, eta 8 zuzen oinkada motzarekin denbora guztian.

Gehiago itzuli