Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 06-08-2017




Zergatik dago kurkuma modan?

Zergatik dago kurkuma modan?

ITURRIA: Sportlife
Sustrai txiki honen arrakasta handiaren arrazoiak.

Kurkuma, indiar sukaldaritzan, kurriari laranja kolore distiratsua ematen dion sustrai txiki bat da. Antiinflamatzaile naturala da duen kurkumina eta olio esentzial kopuruagatik. 2015ean Eur J Appl Physiology” aldizkarian argitaratutako lan baten arabera, kurkumina estraktuak hanturazko zitokinak gutxitzen ditu eta muskuluen birsorkuntza gehitzen du, jauziekin eta hanka baten ariketa kontzentrikoak eginez, mina eta axubetak eragiteko pentsatuak, entrenatu zuten kirolarietan. Badira ere, kurkuminak laborategian bularreko minbiziaren zelula tumoralak deuseztatzeko gai dela frogatzen duten ikerlanak.

Nola hartu kurkuma? Kirolarientzako antiinflamatzaile natural bezala, kurkumaren sustrai organikoa gordinik jatea gomendatzen da, egunero goizeko lehen orduan baraurik eta jengibre sustraiaz lagundua, beste elikagai antiinflamatzaile bat, piper beltz hauts xehatu berriaz estalita, honek duen piperina edukiari esker, hestean kurkuminaren xurgatzea 200 aldiz areagotzen du.

Kurkumaren propietateak 
  • Antiinflamatzaile indartsua da
  • Erradikal askeen aurkako babes antioxidatzailea handitzen du 
  • Hezur-sistemari eta artikulazioen osasunari laguntzen dio 
  • Gibelaren funtzioa estimulatzen eta honela, desintoxikatzen   laguntzen dio
  • Zelulak osasuntsu mantentze ditu eta erradikal askeengandik babesten ditu
  • Azalaren osasuna hobetzen laguntzen du 
  • Sistema immunologikoa indartzen du 
  • Digestio sistemaren osasunari oreka ona ematen dio 
  • Zirkulazio sistema indartzen laguntzen du, odol osasuntsua 
  • Kolesterol maila normalak mantentzen laguntzen dio sistema kardiobaskularrari 
  • Estresaren aurka sistema neurologiko osasuntsua mantentzen laguntzen du 
  • Odoleko azukre maila mantentzen laguntzen du

Gehiago itzuli