Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 15-05-2023




Lasterkari hasiberriaren eta 40 urtetik gorako lasterkariaren faszitisa

Lasterkari hasiberriaren eta 40 urtetik gorako lasterkariaren faszitisa

ITURRIA: Sportlife
Runningeko lesioetako baten arrisku handieneko taldeak eta errekuperatzea zailagoa zaienak.

Faszitisa lasterkari hasiberrien artean gehien agertzen den alterazioa da, baina urteak daramatenek ere jasan dezakete.

HASIBERRIAREN FASZITISA
Arriskuak handiagoak dira, muskuluak ez direlako egokitzen eta lasterketa-teknika ez delako egokia.
Kasu askotan, gainera, lasterkari hasiberriak gehiegizko pisua du (ez bakarrik gantz-ehuna, baita muskulu-ehuna ere), eta horrek orpoaren eremua konprimatzen du.
Beste behin ere, gogoratu behar da garrantzitsua dela oinaren egiturak aldez aurretik egokitzea, kargak bere gain hartu ahal izateko eta ehun faszialean aldaketa kaltegarriak saihesteko, endekapen-prozesua abian jarri ondoren haren indarberritze-prozesuak bilakaera txarra baitu.
Egokitu zure oinera korrika egiteko.

40 URTETIK GORAKO LASTERKARIAK

Zolako min faszialak eragin handiagoa izan ohi du 40ko hamarkadan.
Orpoaren behealdean dagoen koipe-kuxina galtzen da, eta, ondorioz, ura, kolagenoa eta ehun elastikoa galtzen dira. Horrek inpaktuak xurgatzea eta kalkaneoaren babesa murrizten ditu.
40 urtetik gora korrika egiten hasten bazara, arreta berezia jarri orkatilari. Oinazpiko faszitisa izateko probabilitate handiagoa duzu; beraz, mugikortasuna hobetzeko lan egin, eta oinazpiko arkua kontserbatu.

Gehiago itzuli