Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-05-2022




Korrika egiterakoan zinta  inklinatzeko eta oinez inoiz helduta ez ibiltzeko arrazoiak

Korrika egiterakoan zinta inklinatzeko eta oinez inoiz helduta ez ibiltzeko arrazoiak

ITURRIA: Sportlife
Akats honek eraginkortasun mekanikoa eta gerrialdeko egonkortasuna galtzea eragiten du, gure lunbarrei kalte nabarmena egingo diena.

Jarduera fisikoan hasiberriak diren asko, korri egiteko zinta erabiltzen hasten direnean, zintari nolabaiteko inklinazioa emanez eta eskuekin aurreko aldeari eutsiz oinez ibiltzen dira. Ziurrenik, inklinazioak eta tapizaren mugimenduak sortzen duten desoreka sentsazio horren aurrean segurtasun sentsazio handiagoa dutelako egiten dute hau.

Jarduera fisikoa egiten hasi berri diren asko,
Egia esan, jarrera hau ez da batere gomendagarria. Mekanikoki hitz egiten, ibilera naturalean duen eragina oso nabarmena eta inolaz ere gomendagarria da. Oinkadaren luzera eta maiztasuna gutxitu egiten dira, eta batez ere, korrika egiterakoan besoek duten funtzio egonkortzaile garrantzitsuaren efektua baliogabetu egiten dugu. Hauek kontrako noranzkoan oszilatzean beheko atalaren errotazioa neutralizatzen da, honela urratsa ematerakoan egonkortasun eta eraginkortasun mekaniko handiagoa ahalbidetuz. Eskuak aurrealdean eutsita mantenduz gero, gerri eskapularrak ezin du bira egin eta gerri eta pelbisaren inguruko egonkortasuna txikiagoa izango da. Honela, eraginkortasun mekanikoa eta gerrialdeko egonkortasuna galtzen da, lunbarrei kalte nabarmena egingo diena. Arazo hauek guztiak zinta apur bat inklinatuz konpondu daitezke. %1 nahikoa da atzeko muskulaturak gehiago parte hartzea eta honekin gastu energetiko handiago bat lortzeko. Maldaren handitze txiki honek zintaren eskaera mekaniko eta energetikoak kanpoaldeak dituenarekin berdinduko ditu. Honela, mekanikaren desorekak eta aldaketak neurri handi batean saihestuko ditugu, nahiz eta logikoki ez dugun inoiz errealitatea berdinduko.

Hala ere, garrantzitsua da kontutan hartzea inklinazioak zinta mekanika naturalago eta ez hain kaltegarri batekin erabiltzea lagunduk digun arren, heltzen saihestea garrantzitsua dela. Aukerarik hoberena kontrakoa da: oinkada zabal samarrak ematea aldaka gehiago mugitu ahal izateko eta zure besoak parte hartu dezaten lortzeko hauek kontrako noranzkoan mugitzea, mugimendu zabal batekin baita ere.

Gehiago itzuli