Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-05-2022




Zer egin lasterketa baten ondoren

Zer egin lasterketa baten ondoren

IITURRIA: Sportlife
kasi nola indarberritu zaitezkeen lasterketa edo entrenamendu gogor baten ondoren, honela zure gorputza hurrengo saiorako prest utziz.

Bai lehiaketa batengatik, bai denak emanda egindako entrenamendu batengatik dela ere, gauza da etxera iritsi bezain laster leher eginda zaudela. Esfortzuak mikrolesioak eragin ditu zure muskuluetan, eta hauek hondakin azpiproduktuez beteta daude. Hankek min ematen dizute eta azkar ibiltzea ere kostatzen zaizu.

BADAEZPADAKO NEURRI GISA
Entrenamenduetan zure gorputza azido laktiko gutxiago sortzera ohitu ezazu. VO2 maximotik gertu dauden intentsitatetan lan egin ezazu. Honetarako, ez ahaztu 5-20 minutu bitarteko tarteak eta erritmo aldaketak zure gehienezko taupaden %85ean egiten, eta bestetik, %85-90ean egindako 2-4 minutuko erritmo aldaketak laburragoak ere egiten.

EZ ZAITEZ KOLPEZ GELDITU
Arin mugitzen jarraitu ezazu, gehienezko taupaden %70ean gutxi gorabehera. Honela odol-zirkulazioak erritmo onean jarraituko du, eta muskuluen laktatoa hobeto eramango du hau birziklatu ahal izateko.

KONTUZ MASAJEEKIN
Lasterketa baten ondoren masaje bat hartzea oso modan egon zen, baina orain drainatzeko eta oso leunak badira bakarrik gomendatzen dira. Deskarga-masaje bat hartzeko gutxienez 48 ordu itxaron behar duzu.

DUTXA HOTZA HANKETAN
Ura hotzak zure muskuluak uzkurtzea eragiten du, eta hauek zure odol-hodiak “estutzen” dituzte, honela hondakinak garraiatzen dituen odolari ateratzen, mugitzen eta hondakin horiek kanporatzen laguntzen.

ERABILI ELEKTROESTIMULATZAILEA, BALDIN ETA BADUZU
Indarberritze-programa erabili ezazu arratsaldean etxean, intentsitate oso baxuan. Eragiten dituen muskulu-uzkurdurek, leunak direnean, laster eta minik gabe berriz korrika egiten hastea lagunduko zaituzte.

Gehiago itzuli