Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-03-2022




Kolesterol altuaren kanpo-seinaleak

Kolesterol altuaren kanpo-seinaleak

ITURRIA: Sportlife
Nahiz eta diagnostiko-metodo bakar batek ere ezin duen odol-analitika ordezkatu, kanpoko sintoma batzuek kolesterol altua dagoela adieraz diezagukete.

BETAZALEK ALERTA EMATEN DIGUTE
Oso erraza da seinale hori hurbileko norbaitengan ikusi duzula gogoratzea. Xantelasmak deritzenak dira, protuberantzia horixkak, eta betazalen barnealdean agertzen dira bi aldeetan (bi begietako arroetan). Lehentasunez errazago ikusten dira goiko betazaletan, baina ez da harritzekoa beheko betazaletan ere aurkitzea.

Estatistika- medikuen arabera, xantelasmak ondoretasunezko faktoreekin erlazionatzen dira. Izan ere, aztertutako pazienteen %50a arte kolesterolaren, triglizeridoen edo odoleko beste lipido batzuen alterazioren bat izaten dute; beraz, oso garrantzitsua da, betazaletan plaka horietakoren bat hauteman bada, analisi baten bidez egiaztatzea.

Gantza metaketa horiek sortzera iristen denean, dermisaren eta betazaletako epidermisaren artean, oso zaila da kentzea, nahiz eta kolesterol-maila serikoak zuzendu; hori dela eta, laser bidezko kirurgiara edo zenbait peeling kimikotara jo ohi da, aztarna erabat ezabatzeko berme askorekin.
Gibeleko gaitz larri batzuek (behazun-zirrosia) eta diabetesak ere xantelasmak sor ditzakete.

UKONDOETAN ERE?
Badira kolesterol-maila handia izateagatik sor daitezkeen larruazaleko beste plaka batzuk, xantoma deritzenak, eta, xantelasmak ez bezala, alde bakarrez eratzen dira (gorputzaren alde batean bakarrik), eta bereziki ukondoen atzealdean agertzeko joera izaten dute, nahiz eta belaunetan, sabelean edo betazaletako batean ere ikus daitezkeen. Plaka edo nodulu gutxi gorabehera lauak, horixkak, zertxobait altuagoak eta tamaina desberdinekoak eratzen ditu.
Xantoma ere gibeleko alterazioen ondorio izan daiteke. 

Gehiago itzuli