Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-03-2022




Mendian korrika egitera pasatzeko giltzak

Mendian korrika egitera pasatzeko giltzak

ITURRIA: Sportlife
Dagoeneko izatez korrikalaria bazara, gutxieneko pauso batzuk jarraituz “trailrunner” batean bilakatu ahal izango zara mendiaz gozatzeko.

Erritmoa
Lehenik eta behin, kontutan hartu mendian eta kalean egindako entrenamendu eta lasterketatako erritmoak desberdinak direla. Erlojuak ez du berdin kontatzen. Igotzen jaisten baino bi aldiz denbora gehiago beharko duzula kalkulatu ezazu.

Amaierarako gorde ezazu
Lehiaketatan, gauzak patxadaz hartu itzazu. Hasieran asko gorde behar duzu, izan ere gastu energetikoa askoz ere handiagoa da. Ez itzazu zure denborak kalean egindakoekin alderatu. 

Mendiaz gozatu ezazu
Ez etsi motel zoazela edo mendian gaizki moldatzen zarela iruditzen bazaizu. Berdina oinez egin ezazu, eta ikusiko duzu aldea. Gogorra egiten bazaizu, begiratu paisaia, ireki zure zentzumenak eta gozatu esfortzuaz. 

Kadentzia egokitu ezazu
Igoeretan oinkada laburragoak eman itzazu maiztasuna apur bat handituz, eta oinez hasi behar baduzu, honi bizioa hartu gabe egin ezazu.

Beldurra entrenatzea
Lurrazal zailetan beldurra kendu beharra dago. Hasiera batean, ukondoko eta belauneko babesak erabili ditzakezu beldurra baduzu. Lurrazal teknikoetan hobetzeko, beheranzko desnibel handia duen eremu zail bat aukeratu ezazu eta ehun, mila aldiz igaro zaitez bertatik; edo bestela, eskailera-tarte luzeak ahalik eta azkarren jaitsi. Honela konfiantza irabazten duzula ikusiko duzu.

Mendiko arauak
Adi altitude handiei eta klima-aldaketei: aurreikusi ezin dena aurreikusi behar da.

Neurriz entrenatu
Ez zaitez pasa. Ez egin 2 ordutik gorako entrenamendurik, izan ere gorputzak ez du asimilatuko eta gehiago nekatzea besterik ez duzu lortuko.

Gehiago itzuli