Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-01-2022




Zergatik ibili beharko zenuke 15 minutuz bazkaldu eta berehala?

Zergatik ibili beharko zenuke 15 minutuz bazkaldu eta berehala?

ITURRIA: Sportlife
Odoleko glukosa-maila murrizteko metodorik errazena eta eraginkorrena da. 

Odoleko glukosa-mailagatik kezkatuta bazaude, bada hartu behar duzun ohitura bat, eta, azken azterketen arabera, funtzionatuko dizuna. Otordu bakoitza amaitutakoan 10-15 minutuko ibilaldia egin behar duzu. Ekintza honen eraginkortasuna bermatzen duen lan zientifikoetako bat Otagoko Unibertsitateak (Zeelanda Berria) egindakoa da. Ikertzaileen arabera, eguneko 3 otordu nagusien ondoren 10 minutuz  oinez ibiltzeak %12raino murrizten ditu glukosa-mailak. 

Zeelanda Berriko azterlan horren beste ondorio interesgarri bat da afaldu ondoren  glukosa-maila gehien murrizten den eguneko unea dela. Izan ere, une horretan ez gaude hain aktibo, eta, gainera, orduan sartuko ditugu karbohidrato gehiago gure elikaduran.
 
Halaber, azterketak erakutsi duenez, glukosa-maila erregulatzeko, 30 minutuko esfortzu puntuala baino interesgarriagoa da 10 minutuko 3 ibilaldi egitea. Era berean, garrantzitsua da gure dietan egiten ditugun elikagaiak aukeratzea. Hemen ikus ditzakezu odoleko azukre-maila jaisten lagunduko dizuten 10 elikagaiak.

Gehiago itzuli