Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-01-2022




Zein da eguzkia hartzearen alde positiboa?

Zein da eguzkia hartzearen alde positiboa?

ITURRIA: Sportlife
Udan “kixkaltzeaz” gain, bizitzeko premiazkoa dugu eta hainbat dira gure gorputza eguzkitan jartzearen onurak, beti ere, neurriz.

01 HEZURRAK ETA HORTZAK SENDOTZEN DITU
Herrialde eguzkitsuetan ez da D bitamina-gabeziarik agertu ohi izaten, gure gorputzak sor baitezake azalean 7-dehidrokolesterolean oinarrituz, eguzkiaren UV erradiazioaren eraginez. D bitamina oso garrantzitsua da hezurrak mineralizatzeko, hesteetan kaltzioa eta fosforoa xurgatzen laguntzen baitu eta giltzurrunean galtzea eragozten baitu.
Nahikoa da 5-10 minutu eguzkitan ematea, astean bitan edo hirutan, D bitamina-biltegiak birkargatzeko.

02 AZALAREN ITXURA HOBETZEN DU
Eguzkia neurriz hartzen baduzu, zure azalak kolore beltzaran erakargarria izango du, aknea prebenitzen ere lagunduko dizu. Larruazaleko zenbait gaixotasun hobetu egiten dira eguzkiarekin, psoriasia kasu.
Alde txarra: Eguzkiarekin pasatzen bazara, erre ez ezik, DNA zelularra ere honda dezakezu melanoma edo azaleko minbizia izateko arriskuaz. Eguzkiak bizkortu egiten ditu larruazalaren zahartzea eta zimurrak agertzea. Eguzkia denbora gutxiz hartzea da gakoa, goizeko lehen orduan edo arratsaldeko azken orduan, eta beti babes egokiarekin.

03 IMMUNITATEA SUSTATZEN DU
Eguzkia globulu zurien kopurua handitzeko gai da, infekzioaren aurkako lehen defentsaz arduratzen diren zelulak.
Alde txarra: Eguzkia gehiegi edo babesik gabe  hartzen bada, kontrako efektua gertatzen da, defentsak ahuldu egiten dira eta erretzeaz gain, infekzio-eragileak izateko joera handiagoa dugu. 

04 KOLESTEROLA OREKATU
Klima eguzkitsuetan bizi diren pertsonek gaixotasun kardiobaskular gutxiago izaten dituzte, eta kolesterol-maila orekatuagoak. Udan Kolesterol-maila txikiagoa dela egiaztatu da, neurri batean UV argia beharrezkoa delako kolesterola metabolizatzeko, eta, eguzkia hartzen dugunean, kolesterol-maila jaitsi egiten da eta arteriei ez zaie itsasten. 

05 ODOL-PRESIOA MURRIZTEN DU
Eguzkiak azaleko odol-hodiak basodilatatzea eragiten du, eta odolaren zirkulazioa handitzen du azalean, arteria-presioaren balioak murriztuz. Berriz ere D bitaminari zor zaio, bitamina horren aurrean hormona paratiroideoaren maila murrizten delako (hezurretako kaltzioa askatzen du eta odol-presioa erregulatzen du).
 Alde txarra: Zirkulazio txarra duten pertsonek hankak handitu eta min ere egiten dutela nabari dezakete. Kirolari profesionalek ere saihestu egiten dute lehiaketa aurretik eguzkia hartzea, tentsio-jaitsierak hanka nekatuak eragin baititzake. 

06 MINBIZITIK BABESTEN DU
Mediterraneoko herrialdeek eragin txikiagoa dute iparraldeko herrialdeen aurrean bularreko , koloneko eta abarreko minbizietan. Babes natural horren azalpena D bitaminak tumoreekiko duen babes-efektuan datza. Orain dela gutxi egindako ikerketen arabera, eguzki-argiak bularreko eta koloneko minbizitik ez ezik, beste tumore batzuetatik ere babesten du, hala nola, obulutegikoa, maskurikoa, umetokikoa, urdailekoa, linfomak eta prostatakoa. 

07 DEPRESIOA PREBENITU ETA EKIDITEN LAGUNTZEN DU
UV izpiek ongizate-sentsazioarekin zerikusia duen neurotransmisore baten ekoizpena areagotzen dute: serotonina, loaren erregulazioan, gorputzaren tenperaturan eta sexu-portaeran ere parte hartzen duena.
Alde txarra: pertsona batzuk eguzkipean eta beltzaran egoten dira, eta tanorexia deitzen zaio. 

08 LOAREN KALITATEA HOBETZEN DU
UV izpiek melatoninan duten eraginari zor zaio. Melatonina funtzio ugariz arduratzen da, besteak beste, loaren zikloak erregulatzeaz. Argia dagoenean, melatonina jaitsi egiten da, eta esnatuago eta aktiboago sentitzen gara. 

09 BIZITZA SEXUALA HOBETZEN DU
Egiaztatu ahal izan denez, neurriz hartutako eguzkiak odoleko testosterona-maila handitzen du, eta hormona horrek eragiten du sexu-gosea. 

10 ESKLEROSI ANIZKOITZETIK BABESTEN DU 
Baliteke azalpena immunitate-sisteman egotea, EM gaixotasun autoimmunea delako, non defentsa-zelulek berek neuronak estaltzen dituen mielina-geruza suntsitzen baitute. Eguzkia defentsa-sistema hobetzeko gai bada, immunitate-aldaketa horiek ere saihestuko lituzke. 

EGUZKIAK ITXUTUTA
Eguzkitan luzaroan egoteak kalte egiten dio begiari, eta lau aldiz handitu dezake kataratak egiteko aukera, munduko itsutasun-kausarik handiena. Begiko lentea gardena da, baina eguzki-argiak jotzen duenean erretina opaku bihurtzen da, argirik sar ez dadin, eta katarata bat sortzen da. Eguzki-iragazki egokiak dituzten betaurrekoak erabiliz ekidin daiteke. 

EGUZKIARI ALERGIA
Eguzkiarekiko alergia hainbat agentek (elikagaiak, krema fotobabesleak, lurrinak, botikak, kloroa) kontrolatzen dute. Agente horiek gure azala maiz ukitzen dute eta erreakzio alergikoa eragiten dute eguzkitan jartzen garenean. Biztanleen %20k alergia dio eguzkiari uneren batean, eta orban gorriak, azkura eta erupzioak izaten ditu. 

Gehiago itzuli