Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-01-2022




Zergatik ez duzun zure entrenamendua 3 aste baino gehiago eten behar

Zergatik ez duzun zure entrenamendua 3 aste baino gehiago eten behar

ITURRIA: Sportlife
Honela galtzen dugu sasoia entrenatzeari uzten diogunean: 3 asteko eta 3 hilabeteko muga arriskutsuak.

Astean gutxienez 2-3 egunetan jarduera fisikoa egiteak kirol errendimendua hobetzen eta mantentzen du, baina denbora luzez gelditzeak gure maila gutxitzen du. Forma fisikoaren galera geldi egon garen denboraren araberakoa izango da.

Puntu kritikoenak 3 asteen eta 3 hilabeteen buruan etortzen dira. Ez ginateke denboraldi hauetara iritsi behar galera horren nabarmena izan ez dadin. Hau da zure gorputzari gertatzen zaiona: 
  • Aste 1: muskuluen tonua galtzen da.
  • 2 aste: muskuluek oxigenoa gutxiago aprobetxatzen dute V02 maximoa jaitsi egiten delako.
  • 3 aste: Bihotza ez da hain eraginkorra, eta bihotz-maiztasuna handitu egiten da.
  • Hilabete 1: Glukogeno gordailuak, nekeari erresistentzia handiagoa izatea ahalbidetzen dutenak, murriztu egiten dira.
  • 3 hilabete: Sistema metabolikoak asaldatu egiten dira, batez ere gantzak erretzen dituena.
  • 6 hilabete: Muskulu-masaren galera nabarmena, biguntasun handiagoa, eta gantzen portzentaiaren igoera, entrenatzeari utzi aurretik genuen mailaren bikoitzera iritsiz. 
  • Urte 1 edo gehiago: Hezurretan, tendoietan eta lotailuetan emandako moldaketak desagertzen hasten dira.

Gehiago itzuli