Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-12-2021




Zure lehendabiziko lasterketan egin behar ez dituzun 6 akatsak

Zure lehendabiziko lasterketan egin behar ez dituzun 6 akatsak

ITURRIA: Sportlife
Esperientzia faltak hauetako akatsen bat egitea eraman zaitzake, running-ean debuta egiteko egokia dena egiten ari zarela pentsatzen baduzu ere.

01/ EZ EZAZU GOGOR ENTRENATU LASTERKETAREN ASTEAN
Ez egin entrenamendu gogorrik azken 5 egunetan (ez ezazu zure bihotzaren erritmo maximoaren %80 gainditu). Hori bai,  larunbatean hobe da 20-25 minutuz motel korri eginez eta luzaketa saio oso baten bitartez aktibatzea erabateko atsedena egitea baino.

02/  EZ EZAZU EZER ESTREINATU LASTERKETA EGUNEAN
Ez zapatilarik, ez kamisetarik, ez gosaririk, eta noski, ezta galtzerdirik (hau egiten baduzu, babaren bat izateko arriskua areagotzen da). Hainbat saiotan zehar zure prestakuntzara modu perfektuan egokitzen dela frogatu duzun materiala erabili behar duzu zure lehen lasterketan, eta otorduetan errutina berdina izan behar da.

3 03/ EZ EZAZU ARROPA GEHIEGI JARRI
Araua honakoa da: "irtetzea itxaroten ari zaren bitartean bero bazaude, lasterketarako arropa gehiegi daramazu ". Hobe da mahuka motzeko kamiseta eta galtza zein elastiko motzak eramatea. Fresko egiten badu, trikimailua moduan kamiseta zahar bat eraman dezakezu gainetik eta kilometro pare bat ondoren alde batera bota. Eta ez eraman zirarik, euria egiten badu ere.

04/  GOSARI ARINA EGIN, GUTXIENEZ 2 ORDU LEHENAGO
Jogurt bat zerealekin edo te zein kafe bat marmeladaz igurtzitako ogi-xerra batekin nahikoa da. Irteera baino ordu bat lehenago kafe bat hartzea lagungarria da, izan ere bihotz-taupadak igotzen ditu eta irteteko pistola-tiroa entzuten duzun momentutik aktiboago egotea ahalbidetzen dizu. Gainera, gantz gehiago erreko dituzu, glukogenoa horrenbeste kontsumitu beharrean, honela lasterketaren amaieran erreserba gehiago izanik. 

05/ EZ ZAITEZ IRTEERARA OZTA-OZTA IRITSI 
Azken unean iristeak sortzen duen estresak ondorioak izaten ditu. Hobe da ordubete lehenago iristea eta oso poliki korri eginez 10-15 minutuko beroketa bat egitea. Ondoren luzaketak egiten dituzu, eta amaitzeko, irteera baino 5-10 minutu lehenago, 100 metroko 5 esprint egiten dituzu lasterketan eraman nahi duzun erritmoan. Berotzen ez baduzu, azido laktiko gehiago sortuko duzu, eta ondorioz lehenago hasiko zara nekea sentitzen. 

06/ LASTERKETA-ESTRATEGIARIK EZ IZATEA
Lehen urratsa eman aurretik "bide-orri" bat izan behar duzu. Kilometro bakoitzeko erritmo bat aurreikusi behar duzu entrenatu duzunaren arabera. Bestela, hasiberri-saria ordainduko duzu eta behar duzuna baino askoz azkarrago joango zara, izan ere jendetzak aurrera eramaten zaitu. 

Gehiago itzuli