Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-12-2021




Guztia ogiari buruz. Hain txarra al da?

Guztia ogiari buruz. Hain txarra al da?

ITURRIA: Sportlife
Artikulu honek mami handia du... ogia ona ala txarra da kirolarientzat? Ogiari buruz hitz egiteko orduan, abokatu defendatzailea eta fiskala gara, eta kirol-elikaduran dituen abantailak eta eragozpenak ere bai.

Ogiari buruzko esaera eta atsotitzak interneten bilatzen badituzu, harrigarria da zenbat dauden ikustea. "Gozoago beti auzoko ogia", "Egia egi, ogia ogi, ardaua ardau, bi ta bi lau", ia denek goresten dute ogia, gure dieta mediterraneoaren oinarrizko elikagaia izan da edozein ordutan eta plater guztietan laguntzeko, gosari katalaneko "pantumaka", bazkariko eltzekoa eta arrautza frijituak afariko txorizoarekin, eta ez ditzagun ahaztu pintxoak eta ogitartekoak, zer egingo genuke ogirik gabe?

Azkenaldian ogia elikagai osasungarri bezala ikusmiran izan da: gizentzen duela, gariaren glutena ez dela ona, egungo ogia ez dela naturala, etab. Ogiaz hitz egingo dugu, eta informazioa eskuan dugula, ogia jan ala ez erabaki ahal izango dugu, eta zenbat eta noiz hartu behar den gure kirol-bizitzan.

OGIAREN  OSAERA
Ogi zuria da ogi arruntena, eta bere nutrizio-balioa gluzidoei (%58), almidoia eta zelulosa bezala, zerealen proteinei (%8), B bitaminari (tiamina, riboflabina eta niazina), E bitaminari, mineralei(kaltzioa, burdina, magnesioa, zinka eta sodioa), zuntzari zor die. Ez du gantzik, ezta kolesterolik ere. Ogi baten zuntz kantitatea irinaren fintze-mailaren araberakoa da; zenbat eta zuriagoa izan ogia, orduan eta zuntz gutxiago du.

Hala ere, egia da ogia egiteko prozesua asko aldatu dela, osagaien erabileratik hasita. Osasungarria al da orduan gaur egungo ogia? Hori da benetako galdera.

Zenbat errazio egunean?
Zati bat 35 g-koa da
•Hirugarren adina eta emakume sedentarioak: 3 zati
•Haurrak, nerabeak, emakume aktiboak eta gizon sedentarioak: 5 zati
•Gazteak, gizon aktiboak, emakume haurdunak edo oso aktiboak: 7-9 zati
Eta nik neuk ogia egin nahi badut? Hori ere egin dezakezu! Asko izutu egiten dira proposamen honen aurrean, sukaldari adituen kontua delakoan, baina ez da hala, edonork egin dezake ogia!

Gehiago itzuli