Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 18-10-2021




Zer gertatzen zaio zure gorputzari entrenatzeari uzten diozunean?

Zer gertatzen zaio zure gorputzari entrenatzeari uzten diozunean?

ITURRIA: Sportlife
Sofan gehiegi egoteak eraginak dakartza!  Entrenatzeari uzten diozunean zure gorputzari zer gertatzen zaion azaltzen dizugu.

Astebeteko atsedena
Erregulartasunez entrenatzen aritu bazara, egun pare bateko atsedenak mesede egingo dio zure gorputzari, honek indarrak berritzeko eta muskulatura indarberritzeko baliatzen baitu.
Astebete igaro ondoren, ondo sentitzen zara oraindik, baina zure muskulu-zuntzak ahultzen hasi dira dagoeneko eta ohi baino likido gehiago atxikitzen duzu. Ez zaitez gehiegi larritu, zure entrenamendura berehala itzultzen bazara, ez duzu gehiegi galduko.

15 egun geldirik egon ondoren
Zure sasoiak modu nabarmenago batean behera egiten hasten du, eta zure erresistentzia kardiobaskularra izango da lehena honetaz ohartzen. Lehen hauteman ohi ez zenituen esfortzuek arnasestuka uzten zaituztela nabarituko duzu.

Hilabete kirola gabe
Aurreko hilabeteetan irabazitako muskulatura eta erresistentzia galtzen ari zara. Gantza irabazten hasi zara, izan ere gutxiago mugitzen zara, eta, gainera, zure muskulaturak gutxiago erretzen du atseden-aldietan, ahulagoa baitago eta aktibitate gutxiago baitu. Baliteke estres gehiago izatea eta okerrago lo egitea ere.

Zenbait hilabete entrenatu gabe
Bizitza sedentarioak zure metabolismoaren gain eragina izan du: kaloria gutxiago erretzeaz gain, litekeena da egunean zehar nekatuago sentitzea. Zure bihotzak gogorrago lan egin behar du taupada bakoitzarekin, eta zure birikek ez dute lehen bezain beste oxigeno hartzen.

Urtebete geldirik
Pertsona sedentario bihurtu zara. Gorputzeko gantzaren ehunekoak gora egiteaz, muskulu-masa galtzeaz eta metabolismoa moteltzeaz gain, odol-presio altua, kolesterol altua, 2 motako diabetesa, lo eza eta depresioa bezalako gaixotasuna izateko arrisku handia duzu.

Gehiago itzuli