Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 18-10-2021




Nola hasi behar dugu berriz entrenatzen ultra baten ondoren?

Nola hasi behar dugu berriz entrenatzen ultra baten ondoren?

ITURRIA: Sportlife
Luzaketak egin, modalitatea aldatu, masajeak, saio arinak…

Egin duzun distantziaren, indarberritzeko jarraitu dituzun jarraibideen eta zure maila fisikoaren arabera, nolabaiteko normaltasunez entrenatu ahal izango duzu astebete edo hamar egun igaro ondoren (fase akutuaren indarberritzea). Denboraldi honetan, gogoratu bolumen zein intentsitate maila baxuko entrenamenduak egin behar dituzula.

Zure gorputzak talka gabeko egun batzuetako atsedena merezi du. Honetarako, kirol-diziplina aldatu eta indarberritzea erraztuko duen atseden aktibo bat egin dezakezu. Aukerarik hoberenak bizikletan ibiltzea, igeri egitea, arraun egitea, patinatzea, etab. dira. Kontutan hartu jarduera hauek ez dutela akidurarik eragin behar. Ez dute kaltetutako ehunen osatzea, gordailuen betetzea ezta hondakinen kanporatzea oztopatu behar.

Atseden aktiboko egun hauek igaro ondoren, entrenatzen hasi zaitezke, baina kontutan hartu guztiz indarberritu arte (epe luzeko indarberritzea) hilabete edo hilabete eta erdi pasa daitekeela. Beraz, datu hau kontutan hartuz zein lehiaketatan parte hartuko duzun ondo planifikatzea garrantzitsua da.

Ultra ondorengoko astean, saiatu zaitez luzaketa, igeriketa edo ariketa-bizikleta saio batzuk egiten, eta baita masaje saio baten bat ere. Korrika saioak oso arinak izan behar dira, inolaz ere 60 minutu baino luzeagoak izanik.

Gehiago itzuli