Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-09-2021




Badakizu zer lortzen duzun burua behean mantentzen baduzu igeri egiterakoan?

Badakizu zer lortzen duzun burua behean mantentzen baduzu igeri egiterakoan?

ITURRIA: Sportlife 
Funtsezkoa da teknikari batzuk “ahoz gorako arnasketa” deitzen dutena saihestea. Triatletok hainbat ordu pasatzen ditugu gure igeriketa estiloa lantzen gure besakaden eraginkortasuna fintzeko, honela hobeto aurrera egiteko. Eta askotan akats ohikoena eta kaltegarriena arnasketarekin zerikusia duela ahazten dugu. Arazoa ura irensten saihesteko burua gehiegi altxatzen dugunean gertatzen da, hau da, uraren gainetik altxatzerakoan. Teknikari batzuek “ahoz gorako arnasketa” deitzen dutena da. 

 Igerilariak larritu egiten dira bai uraren fluxua zein aurrera egiten den bultzada eteterakoan, gorputzak hau lortzeko esfortzu handia egiten ari baita. Soluzioa hiru hitz sinpletan laburbildu daiteke: mantendu burua behean! Burua ahalik eta beheen duzula igeri egiten saiatu zaitez. Arnasa hartzen duzun bakoitzean burua okertzerakoan, betaurrekoen alde bat ur azpian eta bestea uraren kanpoan mantentzen saiatu. 

Ikus dezagun zer gertatzen den zure besakadekin igeri egiten zaudenean puntu honen garrantziaz ohartarazteko. 

1) Zure burua behean badago, aldakak eta hankak (gorputzeko atalik dentsoenak) ahalik eta posizio altuenera eraman. Honek gorputza uretan posizio horizontalean mantentzeko lan egiten ari diren muskuluei presio asko kentzen die automatikoki. Hau oso garrantzitsua da triatletontzat, izan ere zenbat eta gutxiago lan egin uretan, orduan eta energia gehiago geratuko zaizu bizikletarako eta korrika egiteko. 

2) Aurrera egiteko olatu hobe bat lortzen duzu. Igeri egiterakoan, olatu bat sortzen duzu zure gorputzaren aurrean, barku baten antzera. Burua goran duzula arnasa hartzen baduzu, olatu handi bat sortzen duzu eta honek burua gorago eramatea behartzen zaitu. Burua behean eramatean olatua txikiagoa da, arnasa hartzea errazagoa delarik. 

3) Besakadaren potentzia handitzen du. Zure burua goran dagoenean, besakaren %70a soilik zure burua uraren gainetik mantentzeko erabiltzen duzu, eta gainerako %30a baino ez zaizu geratzen zure gorputza aurrera propultsatzeko.

Gehiago itzuli