Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-09-2021




Ondo egin dut plastiko hau kentzerakoan?

Ondo egin dut plastiko hau kentzerakoan?

ITURRIA: Sportlife Gama ertain eta baxuko bizikleta askok berez dakartzate plastiko hau koro handienaren kanpoaldetik, baina gama altukoek ez. Zergatik daramate? Kendu dezakegu? Ziurrenik ohartu zara txirrindulariek eta jende askok ez daramala piñoien eta gurpilaren arteko plastiko hau, bizikleta askok bai ekartzen dutena dendan erosterakoan. Zertarako da? Itsusia iruditzen zaigu eta kendu nahi dugu, baina zalantzak sortzen zaizkigu. Platiko hori babes bat besterik ez da, katea erradioen eta kasetearen artean sartzea eta honenbestez hondamendia eragitea eragozten duena - kateak ebakitako erradioak ikusi izan ditugu-. Atzeko aldagailua modu egoki batean doituta badago hau ez litzateke gertatu behar eta arazorik gabe kendu behar ahal izango litzateke, aspektu estetikoaz gain gramo batzuk aurreztuz, gaizki ez dagoena. Baina kontuz, ibilaldian zehar aldagailua jotzen baduzu eta besoa pixka bat tolesten bada, katea tarte horretara erori daiteke edozein unetan, eta babesa bere tokian ez baduzu matxura bat izatera arriskatzen zara. Kendu ala ez kendu, zure erabakia da.

Gehiago itzuli