Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-08-2021




Azaleko minbiziaren mutazioen % 50 baino gehiago adinarekin lotuta daude

Azaleko minbiziaren mutazioen % 50 baino gehiago adinarekin lotuta daude

ITURRIA: Sportlife
Larruazalaren zahartzeak eragiten ditu larruazaleko minbiziaren kasuen erdiak baino gehiago, eta eguzkitan egotearekin zerikusia dutenak gainditzen ditu.

Castellóko Universitat Jaume I (UJI) buru izan duen azterlan batek, Minbiziaren Genomaren Bilakaerari buruzko Ikerketa Taldeak garatua izan dena, baieztatu du zahartze-faktorea dela larruazaleko minbizi-mutazio gehien eragiten dituena. 

IRIZPIDE ALDAKETA
Aurkikuntza berri horiek ez datoz bat uste zabalduarekin, are maila zientifikoan ere: kontrolik gabe eguzkipean egotea zen larruazaleko minbizi-mota guztien erantzule nagusia.

Conrado Martínez-Cadenas-ek, UJI taldeko arduradun nagusiak, berretsi duenez, “adina garrantzitsua da hainbat organotan mutazio somatiko genetikoak agertzean, beste ikerketa batzuetan ere ikusia zegoen, baina guk uste genuen eguzki-esposizioaren historia garrantzitsua izango zela azalean. Eta ikusi dugu ezetz,  Annals of Oncologyn argitaratutako azterlan ofizialak erakusten duenez.

IKERLANA
Larruazaleko minbiziarekin lotutako 46 gene sekuentziatu dira, pertsona osasuntsuen 123 biopsia-laginetan, bertan agertzen diren mutazio genetikoak tartean egon daitezkeen hainbat faktorerekin konparatzeko. Laginak 2019an jaso ziren eta hurrengo urtean analisia egin zen.

Emaitzei erreparatuta, adinak mutazioen % 55,16 azaltzen du; aldiz, larruazalaren fototipoa (argiagoa edo ilunagoa) kasuen % 17,92 baino ez da.

Ondorio horien artean, egiaztatu ahal izan da zahartzeak, ohiko epidermisean metatutako mutazio genetikoen kopurua esponentzialki handitzearekin ez ezik, minbiziari lotutako mutazioak hautatu eta hedatzearekin ere zerikusia duela. Gainera, adinaren eragina ez da lineala denboran, azterlanaren arabera mutazioak agertzeko joera 60 urtetik aurrera areagotzen baita.

KONTROL ZUZENIK GABE
“Adin jakin batetik aurrera, egin duzuna egin ondoren, minbizia izateko jarrerarekin lotutako mutazioak areagotu egiten dira”, zehaztu du Martínez-Cadenasek. Izan ere, gizakiok ditugun DNA konpontzeko sistemak gaztaroan baino askoz okerrago funtzionatzen hasten dira, eta helduaroko lehen zatian baino okerrago. Bestalde, erretzaileek ere horrelako mutazio gehiago izaten dituzte ehunetan, birikarekin zerikusirik ez badute ere.

Castellóko Jaume I Unibertsitateko ikerlanei beste batzuk gehitu behar zaizkie: Londresko University College-ko Minbiziaren Institutua, Analisi Genomikoko Zentro Nazionala (CNAG-CRG), Bartzelona, eta Bárbara Hernando ikertzailea, UJIko Medikuntza Sailekoa.

Gehiago itzuli