Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-08-2021




Jogurta, gure aliaturik onena

Jogurta, gure aliaturik onena

ITURRIA: Sportlife
15 arrazoi jogurta askarien, janarien edo gosarien mahaiburu gisa uzteko. Ezagutu haren abantaila guztiak, eta baliatu kirolariari ematen dion guztiaz!

Hemen dituzu 15 lerro superelikagai zoragarri honek kirolariari dakarzkion abantaila guztiak ezagutzeko:
1. Digestio osasungarria izaten laguntzen du.
2. 2. motako diabetesaren arriskua murrizten du.
3. Oso laktosa gutxi duen esnekia denez, esnea baino hobea da.
4. B bitaminak, azido laktikoa, kaltzioa eta D bitamina ematen ditu modu naturalean.
5. Kolon-ondesteko minbizia izateko arriskua murrizten du.
6. Hezur-dentsitateari eusten eta osteoporosia prebenitzen laguntzen du.
7. Elikagai egokia da pisua galtzeko, muskulua irabazteko eta gantza kentzeko.
8. Defentsak sendotzen ditu eta barrutik infekzioak prebenitzen laguntzen du.
9. Presio arteriala murrizten du.
10. Legamiek eragiten dituzten infekzioak prebenitzen eta murrizten laguntzen du adibidez, Candida albicans.
11. Kolesterol- eta triglizerido-mailak orekatzen ditu.
12. Hortzoiak osasuntsu mantentzen laguntzen du, azido laktikoaren edukia dela eta.
13. Umore-aldaketak saihesten laguntzen duen elikagai asetzailea da.
14. Entrenamenduen aurretik eta ondoren jateko elikagai aproposa da.
15. Oso goxoa dago, merkea da eta etxean egin daiteke.

Gehiago itzuli