Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-07-2021




Gauean mendian entrenatzeko trikimailuak

Gauean mendian entrenatzeko trikimailuak

Iturria: SPORTLIFE
Argi frontala, abiadura, lurrazala, saioak …

Gauez korrika egitea mendiko korrikalari askorentzat gainditu beharreko irakasgai bat da. Beharko genukeena baino gutxiago egiten dugun entrenamendu mota bat da, batez ere ultrazaleak bagara, izan ere ziurrenik proba hauek gauerdian hasi edo ibilbidearen zati bat ordu txar hauetan egin beharko dugu. Hau zure kasua bada, jarraian gauez mendiko entrenamendu perfektu bat egiteko oso erabilgarriak egingo zaizkizun aholku batzuk emango dizkizugu.

1. Argi frontal ona aukeratu. Berarekin eroso sentitzea eta hau zure buruari erabat egokitzea garrantzitsua da (mugitu ez dadila, gomak estutu ez dezala, arina eta erabilerraza izan dadila, baita hauskaitza ere, bateria non daraman begira ezazu …). Oso garrantzitsuak da baita ere bere potentzia (lumenetan neurtzen da eta gutxienez 80 izan beharko lituzke, baina egokiena 130etik gora da), eta baita argi balioaniztuna izatea. Argi naturalaren intentsitateari moldatzen diren argi frontalak daude, Petzi-ren Reactive Lighting sistema esaterako.

2. Korrika egitera atera aurretik bateria nola aldatzen den begiratu ezazu. Hau begiak itxita egiten jakitea garrantzitsua da, izan ere ziurrenik egoera okerragoetan egin behar izango duzu.

3. Ultra baterako prestatzen ari bazarete, lehiaketako baldintzak simulatuz entrenatzea garrantzitsua da: gutxienez 2 edo 3 lasterketa-saio egin behar dira gauez, honela argi gabe korrika egitera eta argi frontala eramatera ohitzeko. Gainera, konfiantza irabaziko duzue.

4. Lurrazaleko irregulartasunei arreta handiagoa jarri behar zaie, zurengandik metro batzuk aurreago begiratu ezazu oztopoei erantzun ahal izateko. Beharrezkoa balitz, lasterketa erritmoa jaitsi ezazu malda oso aldekoa bada ere. Lurrazalaren xehetasunak ez dira hain garbi ikusten gauez.

5. Argi frontal guztiek eskaintzan dute intentsitatea doitzeko aukera; argi-potentzia aurreztu ezazu igoeretan, izan ere motelago zoazen eta ez duzu ikusmen-eremu oso zabal bat behar. Bitarteko potentzia gomendagarria da zabala, laua eta zailtasun teknikorik ez duen pista tarteetan. Argi frontalaren potentzia guztia teknikoak eta maldan behera diren eremuetarako gorde, hau da, segurtasun guztiz ibili behar garen horietarako.

6. Gauez korri egitearen alde garrantzitsu bat segurtasuna da: islagailuak dituzten arropa eta oinetakoak eraman itzazu.


7. Begiratu ezazu baterien iraupena zein den, ez dute betirako irauten: argi frontala birkargatu badaiteke guztiz kargatu atera aurretik, eta nolanahi ere, eraman itzazu ordezko bateriak (zenbait lasterketa antolatzaileek dagoeneko nahitaezko material bezala eskatzen dute); edo bestela, ordezko argi frontal arin bat eraman ezazu pilak aldatzen debora galdu nahi ez baduzu, Miguel Heras-ek egiten duen moduan.

Gehiago itzuli