Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-07-2021




 Zein da hobea: indarberritze aktiboa edo erabateko atsedena?

Zein da hobea: indarberritze aktiboa edo erabateko atsedena?

Iturria:SPORTLIFE
Gorputza zaintzea ezinbestekoa da gure potentzialaren %100a ematea lortzeko. Honengatik, entrenamendu edo lehiaketa bakoitzaren ondorengoko atsedenak edozein kirolariren emaitzak hobetzen ditu. Baina, zein da estrategia hoberena?


Jarduera fisikoaren ONDOREN indarberritzen den modua ondorengo entrenamenduko lorpenekin zuzenean erlazionatuta egon daiteke. Zenbat eta atseden gehiago izan gorputzak, orduan eta gehiago izango dira arrakasta izateko aukerak. Beraz, zer da indarberritzea zehazki? Erabateko indarberritzeak jarduera guztiak gelditzea eta atsedenean egotea esan nahi du. Hau ona da, praktikoa ez bada ere, batez ere kirola modu amateur batean egiten duen biztanleriaren gehiengoarentzat, edo eguneroko estresetik alde egiteko balbula gisa.
Horregatik, kasu hauetan, INDARBERRITZE AKTIBOA gomendatzen da. Indarberritze aktiboak mugitzen ari zaren bitartean indarberritu zaitezkeela esan nahi du. Mugimendu hau ona da, hondakin metabolikoak kanporatzen laguntzen duelako eta muskuluen gogortzea saihesten duelako. Honengatik, esfortzu handi baten ondoren, maratoi bat esaterako, garrantzitsua da ondorengoko egunetan jarduera fisikoa egiten berriz hastea, intentsitate oso baxuan eta betiere talka saihestuz. Beste aukera osagarri bat entrenamenduen ondoren oinetako egokiak erabiltzea eta indarberritze hau lantzen jarraitzea da. Alde horretatik, ezin hobeak dira OOFOS-en indarberritze-oinetakoak, merkatuan  liderra den marka, eta bai kirol zein medikuntzako profesionalek gomendatzen dituzten sandalia bakarrak.

OOfos sandaliek, OOfoam teknologia patentatuari esker, gure gorputzak ibiltzerako orduan lurraren kontra eragiten duen talkaren zati bat xurgatzen dute, beste edozein oinetako tradizional batek baino %37 gehiago hain zuzen ere. Urrats bakoitzeko talken gutxiagotze honetatik datorkio indarberritzea bizkortzeko ahalmena.

OOfoam teknologiak, patentatutako barne-zola batekin batera, OOFOS oinetakoek oinazpiko arkua bermatzea ahalbidetzen dute honen formari egokituz, honela presioa oinazpian zehar modu uniformeago batean banatzen delarik. Konbinazio honekin orkatilen esfortzu energetikoa, beste edozein oinetakorekin alderatuz, %47raino murrizten dela erakutsi da ere. Beste sandalia batzuek ez bezala, OOFOS-en barne-zola orkatilen, belaunen, aldaken eta baita bizkarraren beheko aldean ere presioa arintzen duen arku forma duen euskarri batekin diseinatuta dago.

OOfos Boston-en (AEB) sortu zen 2011n, eta indarberritze-oinetakoak egiten dituzte bakarrik. Beraien sandaliak kirola egin ondoren indarberritze prozesua bizkortzeko diseinatuta daude bereziki, eta korrika munduan dute jatorria. Gainera,  OOFOS-ek beraien bizitzan izandako eragin positiboa deskribatzen duten milaka bezeroen iruzkinak ditu marka honek, onuren artean gaitzek eragindako mina arintzea, ordu asko lan egin ondoren emandako erosotasuna, eta atleta profesionalen gorputz-osasuna mantentzea aipatuz.

Gehiago itzuli