Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 12-05-2021




Oina lokartzen zaizu pedalei eragiterakoan? Adi hiru gauza hauei

Oina lokartzen zaizu pedalei eragiterakoan? Adi hiru gauza hauei

ITURRIA: Sportlife
Bizikletaren gainean denbora bat eman ondoren, zure oina lokartzen hasi da. Zelaren altuera begiratu duzu eta barne-zolak aldatu dituzu, baina arazoa ez da desagertzen. Nahiko deserosoa da, baita mingarria ere...

1. Zapatila desegokiak
Zapatilei dagokionez, batez ere hauen zabalera zaindu behar dugu, izan ere arazoaren jatorri posibleetako bat gehiegizko presioa izan daiteke. Beharrezkoa da pedalei eragiten gaudenean zapatilak inolako presiorik eragiten ez duela egiaztatzea. Logikoa denez, zapatilak gehiegi estutzeak ez du batere laguntzen...

2.Oso aurreratua dagoen kala
Arazo hauek eragin ditzake. Ziur bagaude zapatilaren orkoia behar bezain zabala dela, hurrengo pausoa kala ondo kokaturik dagoela egiaztatzea da.Jende askok uste duenaren kontra, kala bat ondo kokaturik dagoenean, lehen metatartsianoaren burua (juanikote bezala ezagunagoa) ez da zehazki pedalaren ardatzaren gainean egon behar. 7 eta 10mm bitarte honen aurretik geratu behar da, biela eta oina posizio horizontalean jartzen ditugunean. Hemen kalak behar bezala nola ipini azaltzen dizugu modu erraz batean.

3.Baliteke metatarsalgia bat izatea
Beraz, hau guztia eta gero minak oraindik badirau, egokiena ahal bada txirrindularitzan esperientzia duen kirol-podologo batengana jotzea da. Bera izango da arazoa diagnostikatu eta konponduko duen profesionala, behar bada oinaren bermea zuzentzen duen barne-zolaren bat fabrikatuz. Oinazpiko arkua ondo bermatzen duten barne-zola batzuk, dudarik gabe, lokartze sentsazioa murrizten lagundu dezakete.

Gehiago itzuli