Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 12-05-2021




Ezagutu jaki batzuen sendatzeko ahalmena

Ezagutu jaki batzuen sendatzeko ahalmena

ITURRIA: Sportlife
Hipokratesek zioen bezala, galeno guztien aitak, “elikagaia zure medikuntza bakarra izan dadila”, eta hemen erakutsiko dizugu sendatzeko ahalmena, jaten dituzun ohiko produktuekin.

ESTRESAGATIK HAUSTURAK: IZOKINA
Arrain koipetsuak, hala nola izokina, sardinak edo berdela, D bitamina-iturririk onenetakoak dira, eta, gainera, haien kaloria-eduki handia ondo etorriko zaizu estres-hausturak izateko joera baduzu, Buffaloko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera.

ASMA: EGUAKATEA
Omega-3 gantz-azidoek asmarekin % 50eraino iristen den arnasbideen estutzea saihesten dute, eta aguakateak, omega-3 gehien duten elikagaietako bat da.

ANEMIA: MUSKUILUAK
Muskuiluen burdin edukia behi-haragiarenaren hirukoitza da, eta, gainera, selenioa ematen du, ekintza antikanzerigenoa duena. C bitamina ugari duen elikagairen bat hartzen baduzu muskuiluekin (limoi-zorrotadatxo bat izan daiteke), errazago xurgatuko duzu burdina.

HANTURA MUSKULARRA: OGI INTEGRALA
Zereal integralek hanturazko proteinen, hala nola fibrinogenoen, odol-maila murrizten dute. 
Aukeratu ogi integrala zuriaren ordez, eta aldatu pasta integralera ere.

AZALEKO MINBIZIA: BRASILGO INTXAURRAK
Kirola aire zabalean egiten duzunean, etengabe zaude UVA eta UVB erradiazioaren eraginpean. Brasilgo kokitoek edo intxaurrek elikagai guztien artean selenio-edukirik handiena dute, eta selenioak larruazaleko minbizia izateko aukera %60raino murrizten du. Ahalmen antioxidatzaile handiko mineral hori hegamotzean eta haragian ere badago, baina kantitate txikiagoetan.

Gehiago itzuli